81/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 184 eredua (“Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa”) onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak martxoaren 1ean emandako 56/2004 Foru Aginduaren bidez, errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa egiteko 184 eredua eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren. Ezarri ziren, halaber, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura.

Ereduak zenbait aldaketa izan ditu, eta, azken egokitzapenetik arauak aldatu direnez, berriz egokitu beharra dago. Horregatik gomendagarria da aitorpen informatiboa egiteko 184 eredu berri bat onestea.

Alde batetik, Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legeak pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (eta beste batzuk) aldatzen du.

Aldaketa horietako bat da zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezian sartzea ondare-elementuen eskualdaketak direla-eta agerian gelditzen diren ondare-gehikuntzak eta gutxitzeak, zein den ere haien iraunaldia zergadunaren ondarean. Horregatik, dagoeneko ez dira bereiztu behar 184 ereduan.

Bestetik, errenta-egozpenaren araubideko entitateen bidez kapital higiezinaren etekinak eskuratzen direnean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek etekinak eman dituen higiezin bakoitzaren katastroko egoera identifikatu behar dute zerga horren autolikidazioan, eta katastroko erreferentzia-zenbakia eskuz sartu. Horregatik, informazio hori 184 ereduan (“Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa”) sartu behar da, zergadunak eraginkortasun eta erosotasun handiagoz eskura dezan.

184 ereduan sartu behar den beste hobekuntza tekniko bat da jarduera ekonomikoak egiten dituzten errenta-egozpenaren araubideko entitateen gastuen xehetasuna handitzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioan definitutako xehetasun mailara hurbiltzeko. Horrela, eremu berri bat sartu da 184 ereduan entitatearen gastu kengarrien zenbatekoa bereizirik adierazteko, kontzeptu hauengatik: pertsonal-gastuak, ondasun eta zerbitzuak hirugarrenei eskuratzea, zerga ondorioetarako kengarri diren tributuak eta finantza-gastuak eta zerga ondorioetarako kengarri diren bestelako gastuak.

Halaber, ereduko eremu batzuen edukia azken urteetako arau aldaketetara egokitu behar da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan indarrean dauden kenkariak eta eremuen deskribapenetan agertzen diren arau juridikoak eguneratuz.

Bestetik, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen abenduaren 26ko 28/1990 Legea aldatzen duen ekainaren 24ko 14/2015 Legeak paragrafo bat gehitzen dio hitzarmenaren 46.2 artikuluari, informazio betebeharrak arautzeko.

Beraz, hitzarmen ekonomikoaren 46.2 artikuluarekin bat, zerga arloko informazioa emateko legez nahitaezkoak diren betebeharrak betetzeko xedea duten aitorpenak Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioan aurkeztu beharko dira, zein bere araudiaren arabera, honako irizpide hauen arabera:

  1. Enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten tributudunen kasuan, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan.

  2. Enpresa edo lanbide jarduerarik egiten ez duten tributudunen kasuan, segun helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean edo zergen aldetik lurralde erkidean duten.

    Aurreko letretan xedatutakoaren ondorioetarako, jaraunspen jasogabeen, ondasun-erkidegoen edo nortasun juridikorik ez duten bestelako entitateen kasuan, kide edo partaideen helbide fiskalari dagokion administrazioan ere aurkeztu beharko dira aitorpen horiek.

    Horrela, errenta-egozpenaren araubideko entitateko partaideek helbide fiskala Nafarroan badute, entitate horiek ere aitorpenak aurkeztu behar dituzte.

    Horregatik guztiagatik, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 88. artikuluak, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 bis.4 artikuluak eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako gaikuntza erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. artikulua. 184 eredua onestea.

    2. 184 eredua (“Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa”) eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onestea. Eredua II. eranskinean agertzen da da, eta diseinuak II.ean.

    3. 184 ereduaren aurkezpena, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

  3. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

  4. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistro diseinuen arabera.

  5. Telematika bidez, Internet erabiliz, 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

    1. artikulua. 184 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    2. 184 ereduari dagokion urteko aitorpen informatiboa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkeztu beharko dute ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 47., 48. eta 49. artikuluek eta martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren V. kapituluak aipatzen dituzten errenta-egozpenaren araubideko entitateek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideei jarraikiz.

      Errenta-egozpenaren araubideko entitateen kide edo partaideek helbide fiskala Nafarroan badute, entitate horiek ere aurkeztu beharko dute 184 ereduari dagokion urteko aitorpen informatiboa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

    3. Aurrekoa gorabehera, honako hauek ez dira behartuta egonen urteko aitorpen hori aurkeztera:

  6. Errenta-egozpenaren araubideko entitateak, haien bidez lanbide edo enpresa jarduerak egiten ez badira eta urtean gehienez 3.000 euroko errentak badituzte.

  7. Atzerrian eratutako errenta-egozpenaren araubideko entitateak, Espainian errentak eskuratu baina bertan jarduera ekonomikorik egiten ez badute (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 39. artikulua).

    1. Espainian eratutako errenta-egozpenaren araubideko entitateen kasuan, informazioa emateko betebeharra Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 36.4 artikuluak ezarritakoaren arabera entitatearen ordezkari denari dagokio.

    2. Atzerrian eratutako errenta-egozpenaren araubideko entitateen kasuan, informazioa emateko betebeharra entitateko edozein kidek betetzen ahal du, betiere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa bada.

    3. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

    4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.bis artikuluan ezarritakoarekin bat, urteko aitorpen informatiboan honako informazio hau agertu behar da, foru agindu honetan onesten den 148 ereduari egokitua:

  8. Errenta-egozpenaren araubideko entitatearen identifikazio datuak eta, kasua bada, ordezkariarenak.

  9. Bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideen (Espainiako egoiliar izan zein ez izan) identifikazioa, helbide fiskala eta identifikazio fiskaleko zenbakia; horiez gainera, zergaldian zehar entitatearen osaeran gertatu diren aldaketen berri eman behar da.

    Entitateko kideren bat Espainiako egoiliarra ez bada, haren ordezkari fiskalaren identifikazioa, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    Atzerrian eratutako errenta-egozpenaren araubideko entitateen kasuan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren entitateko kideen identifikazioa, aurreko paragrafoetan aurreikusitako moduan, bai eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren entitateko kideena ere, entitateak lortu eta zerga horri lotutako errentei dagokienez.

  10. Entitateak lortutako errenten zenbateko osoa eta kide bakoitzari egozten ahal zaion errenta, honako hau zehaztuta, halakorik bada:

    1. Diru-sarrera osoak eta gastu kengarriak errenta-iturri bakoitzeko.

    2. Atzerriko errenta-iturrien zenbatekoa, jatorrizko herria, etekin osoak eta gastuak adierazita.

    3. Errenta-egozpenaren araubideko entitateek, inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak badituzte, eskuratu edo izenpetu dituzten akzio edo partaidetzen inbertsio kolektiboko erakundearen identifikazioa jarri beharko dute, bai eta eskurapen edo izenpe eguna eta akzio edo partaidetzen eskuratze-balioa ere.

    4. Kapital propioak hirugarrenei lagatzearen ondorioz kapital higigarriaen etekinak sorrarazi badira errenta-egozpenaren araubideko entitatearen alde, kapital propioak lagatzen dituen pertsona edo identitatea identifikatu beharko da, egoiliarra edo ez-egoiliarra izan.

  11. Kenkarien oinarriak.

  12. Entitateak jasandako konturako atxikipen eta diru-sarreren zenbatekoa, eta kide bakoitzari egozten ahal zaizkionak.

  13. Negozio zifraren zenbateko garbia, Merkataritzako Kodearen 35.2 artikuluaren arabera zehaztua.

    1. Atzerrian eratuta dauden eta Espainiako lurraldean dauden errenta-egozpenaren araubideko entitateek kide egoiliarrei egozten ahal zaien errentaren zatia jarri beharko dute soilik.

    2. artikulua. 184 eredua aurkezteko tokia eta epea.

      184 eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarte aurkeztuko da Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein bulegotan, urte horren aurreko urte naturalean entitateak eskuratutako errentak eta entitateko kide bakoitzari egozten ahal zaizkionak aitortzeko.

    3. artikulua. 184 eredua aurkezteko moduak.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR