80/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 44.14 artikuluan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateak erabateko eskumena duela kirol sustapenaren eta aisialdiaren erabilera egokiaren arloan.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluaren III. kapituluko 8. artikuluan, Nafarroako Kirolaren Kontseilua sortu zuen, Foru Komunitateko Administrazioak kirol gaietan kontsulta egin eta aholku hartzeko eta gizarteak kirola Nafarroan garatzeko prozesuan parte hartzeko kide anitzeko organo gisa.

Kirolari buruzko Lege horren 9. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako Kirolaren Kontseilua Foru Komunitateko kirol administrazioari atxikirik egonen da organikoki. Era berean, organo horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautuko direla ezartzen du.

Otsailaren 26ko 15/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 6. artikuluak Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera arautzen du.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, bere zuzendari kudeatzailearen bitartez, txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi du beste administrazio publiko batzuek eta kirolaren eta gizartearen arloko erakundeek Nafarroako Kirolaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzeko ezarritako prozedurei jarraitu diela, era honetan:

  1. Honako entitate hauek proposatutako kideak: Gorputz Hezkuntzako eta Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofiziala (1), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (1), Nafarroako unibertsitateak (2), Nafarroako Kirol Prentsaren Elkartea (1) eta Nafarroako Kirol Medikuntzaren Elkartea (1).

  2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatutako kideak, honako hauek aurkeztutako hautagaitzetatik: udalen kirol zerbitzuetako teknikariak (2), Nafarroako kirol federazioak (4) eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatutako kirol klubak (4).

  3. Nor bere buruaren ordezkari dela, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatutako kideak: Nafarroako kirol esparruari lotutako ospe eta esperientzia handiko bi lagun, jardunean diren lau kirolari –bi emakume eta bi gizon–, maila handikoak edo kualifikazio berezikoak kirolean, eta bi kide, jardunean biak, kirol teknikarien eta epaile-arbitroen taldekoak.

Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR