8/2020 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 8/2020 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautu ziren. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak indarra hartu ondoan, urriaren 31ko 206/1985 Foru Dekretuak diseinatu zuen Nafarroako Gobernuaren sinbolo grafikoa, honela konposatua: Nafarroako armarri ofiziala, eguneratua eta estilizatua, eta “Gobierno de Navarra” edo “Nafarroako Gobernua” testua.

Gero, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuak sinboloaren erabilera arautu zuen, baina geroago indarrik gabe utzi zuen egun indarra duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuak, zeinak Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen baititu.

Nafarroako komunitateak bi berezko hizkuntza ditu: gaztelania eta euskara, eta Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofizialak errealitate hori islatu behar du, bere marka grafikoan Nafarroaren pluraltasuna adieraziz. Horregatik, Administrazioak konpromisoa hartu behar du bi hizkuntzak errespetatu eta erabiltzeko. Gainera, garaian garaiko gizartearen errealitatearekin bat etorrita islatu behar da hizkuntza pluraltasun hori.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura berria ezarri zen, eta horrek ekarri zuen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuaren eranskinak aldatu beharra.

Hori dela eta, bidezkoa da urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzea, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena, hura Nafarroako errealitate soziolinguistikora egokitzearren.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak 2020ko urtarrilaren 29an emaniko irizpenarekin bat, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hamabian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hein batean aldatzen da urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena. Hona hemen aldaketa:

Bat. 1. artikulua honela idatzita agertuko da:

“1. artikulua. Definizioa.

Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala multzo grafiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR