8/2019 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, berriak baitira, orain dela gutxi hartu dute indarra eta horrek egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien, foru agindu bidez, izenda ditzaten beren menpeko departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatzen da ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR