8/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez garatzen da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egitura organikoa, bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa atxiki zitzaion. Foru dekretu hori 2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Era berean, eta 2017ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, eta haren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailararaino.

Hortaz, beharrezkoa da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egitura organikoaren egitura eta eginkizunak osatzea eta foru dekretu horietara egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Bestalde, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 240/2015 Foru Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen du bulegoak sortu, aldatu eta kentzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrari dagokiola.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren txostenak egin dituzte.

Horregatik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari gisa dagozkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailaraino.

  2. artikulua. LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoa.

    LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoa sortzen da, eta Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari atxikitzen zaio.

  3. artikulua. LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoaren eginkizunak.

    1. LGTBI arloko aholkularitza teknikoa.

    2. LGTBI arloko berdintasunean esku hartzeko estrategiak eta ekintzak garatzeko eta kudeatzeko laguntza ematea.

    3. LGTBI arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR