79/2018 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, indarrik gabe uzten dituena salgaiak garraiatzeko zenbait ibilgailuren eta ibilgailu-multzoren zirkulazioari aldi baterako ezarritako mugak Nafarroako Foru Komunitateko N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan ibiltzeko, uztailaren 5eko 56/2018 Foru Aginduak ezarri zituenak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak errepideen, trafikoaren eta zirkulazioaren arloan dituen eskumenak Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. artikuluan daude arauturik. Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 31. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, errepideen arloan eskumen duen departamentuak, bere eskumenen eremuan, aldi baterako zein betiko mugak jartzen ahalko dizkio zirkulazioari, argudioak emanda, Nafarroako Errepideen Sarearen zenbait tartetan, baita ibilgailu mota jakin batzuei ere, sarearen kontserbazio arazoengatik, errepideak berritzeko lanengatik edo egoera bereziren batek, eskakizun teknikoek edo bide-segurtasunak hala eskatzen dutenean. Zirkulazioaren antolamenduan eskumena duen departamentuari emanen zaio muga horien berri, baita lurralde mugakideetako agintari eskudunei ere.

Eskumen horiek erabiliz, Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 10ean eman 31/2018 Foru Aginduaren bidez, aldi baterako mugak jarri zitzaizkien salgaiak garraiatzeko zenbait ibilgailuri eta ibilgailu-multzori Nafarroako Foru Komunitatean N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan ibiltzeko. Foru agindu hori 2018ko 124. Estatuko Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, eta 2018ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, argitaratu zen.

Aipatutako neurriak, hasiera batean, 2018ko uztailaren 15era bitarte ezarri ziren, eta obra batzuk dira haien jatorria. Izan ere, bide segurtasuna eta zirkulazioaren jarioa hobetzeko eta N-121-A errepideko Belateko eta Almandozko tunelak egokitu behar direnez, 2004/54/EE Zuzentarauan eskatutako segurtasun neurriei jarraikiz, ezinbestekoa zen zirkulazioa ixtea aipatutako tuneletan, eta zirkulazioa Belateko mendate zaharrera (NA-1210) desbideratzea gutxi gorabehera bost hilabete eta erdiz obren hasieratik, hau da, 2018ko ekainaren 4tik aurrera.

Geroago, Garapen Ekonomikorako kontseilariak uztailaren 5ean eman 56/2018 Foru Aginduaren bidez, zirkulazioari jarritako muga horiek luzatu ziren, bide segurtasunerako eragin positiboa eduki zutela aintzat hartuz, eta ikusiz egokia zela aipatu muga horiek 2018ko azaroaren 30era arte luzatzea, egun horretarako aurreikusten baita Belateko eta Almandozko tunelen egokitzapen obrak bukatzea eta tunelak berriz trafikorako irekitzea. Aipatu foru ggindu hura 2018ko 169. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan, eta 2018ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 13koan.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR