78/2017 FORU DEKRETUA, irailaren 6koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuak onetsi zituen. Haren III. titulua Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa da (kontseilu hori parte-hartze organoa da eta Nafarroako Gobernuari aholkuak emanen dizkio euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan).

Nafarroako Gobernuak gardena izan nahi du informazioarekin, eta herritarren lankidetzaren alde egiten du politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan, administratzeko modua irekiagoa izateko, parte-hartzea handitzeko eta sektoreen eta taldeen behar eta problemetara hurbiltzeko. Horretarako, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera eta eginkizunak zabaltzea.

Hartara, gizartearen parte-hartzea handiagoa izan dadin, kontseiluko kideen kopurua handitu da. Bost Nafarroako Parlamentuak proposatuko ditu, bat Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, bost beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek, eta, hiru euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonek.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 106 artikuluak xedatzen du erakunde publikoen estatutuak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez aldatuko direla, erakundea atxikita duen departamentuak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 6an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Estatutuak aldatzea.

Abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Euskararen Nafar Institutua-Euskarabidea erakunde autonomoaren estatutuak. Estatutu horietako III. tituluko 24., 25., 26., 27., 28. eta 29. artikuluak aldatu eta honela idatzita gelditu dira:

“III. TITULUA

Euskararen Nafar Kontseilua

  1. artikulua. Izaera eta atxikipena.

  2. Euskararen Nafar Kontseilua Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organoa da eta, euskararen plangintzan eta sustapenean, Nafarroako Gobernuaren organo aholku-emailea da.

  3. Euskararen Nafar Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan hizkuntza politika arloan eskudun den departamentuari atxikiko zaio, eta horrek emanen dizkio jarduteko behar dituen aholkularitza eta bitartekoak.

  4. artikulua. Euskararen Nafar Kontseiluaren eginkizunak.

    Euskararen Nafar Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

    1. Hizkuntza normalizazioaren arlokoak diren izaera orokorreko xedapenen proiektuei eta arlo horretako plan orokorrei buruzko irizpen ez-lotesleak ematea.

    2. Euskararen Plan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR