78/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen (156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an).

Era berean, abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Dekretu hori 2015eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean. Aipatu foru dekretua urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen (2015eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 21ean).

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretu horren bidez onetsitako egitura birmoldatzea proposatu du.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenez baliatzea: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta landa garapen jasangarri eta partizipatiboa; Nafarroako Toki Administrazioa; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; baliabide hidrikoak; lurraldearen antolamendua eta hirigintza; bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularra.

    3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

    4. Bereziki, eskudantzia hauek dagozkio:

      Behin betiko onestea udal plan orokorrak, plan bateratuak, plan orokorretako egiturazko antolamenduaren determinazioen aldaketak eta planeamenduko berrikuspenenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

    5. Era berean, Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.

      2. Toki Araubideko Foru Batzordea.

      3. Lurralde Mugaketako Batzordea.

      4. Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

    6. Departamentuan Kontseilaritzaren Kabinetea dago, departamentuko titularrari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren mendean dago zuzenean.

    7. artikulua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren antolamendu orokorra.

    8. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu:

      1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

      2. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

      3. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    9. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    10. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean, hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak izanen ditu, baita indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    11. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak. Gainera, foru dekretu honetan zerbitzuei eta zeharkako beste unitate batzuei esleitutako eskudantziak galarazi gabe, zerbitzuei dagokie beren menpeko unitateen barneko lan protokoloak eta zerbitzuko jarraibideak onestea.

    12. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:

      1. Nekazaritzako azpiegituren erreforma eta garapena.

      2. Ureztalur berriak sortzea eta jadanik badaudenak gaurkotzea eta sendotzea.

      3. Nekazaritzako azpiegituretarako laguntzak.

      4. Herri ondasunak zaindu eta berreskuratzea.

      5. Landa inguruneko jardueren aniztasuna bultzatzea, baita landa garapena ere nazioko zein Europako programen barrenean.

      6. Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.

      7. Kalitate deiturak.

      8. Prozesuen eta produktuen kalitatea sustatu, babestu eta kontrolatzea.

      9. Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea.

      10. Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sortzen laguntzea.

      11. Landa garapenaren arloko neurriak bultzatu eta koordinatzea.

      12. Ardogintzako esperimentazioa eta ikerketa eta mahastizaintza eta ardogintzako laborategiak.

      13. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena.

      14. Landareen eta abereen osasuna.

      15. Mintegiko haziak eta landareak.

      16. Nekazaritzako aseguruak.

      17. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ikerketa eta garapena koordinatzea.

      18. Nekazarien eta abeltzainen etekinetarako laguntzak.

      19. Merkatuak erregulatzea eta haietan esku hartzea.

      20. Siloen oinarrizko sarea mantentzea eta zaintzea.

      21. Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak.

      22. Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak nekazari eta abeltzainentzat, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak garatzen ahal dituenak galarazi gabe.

      23. Nekazaritzaren arloko prestakuntza.

      24. Abeltzaintzako eta nekazaritzako laborategiak.

      25. Indarra duten xedapenek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari esleitzen dizkiotenak Zuzendaritza Nagusiaren beraren esparruan eta, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtseko (NBEUF) Erakunde Ordaintzaileari eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) loturik, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkionak.

    3. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritza Zerbitzua.

      2. Abeltzaintza Zerbitzua.

      3. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

      4. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

      5. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.

      6. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzua.

    5. ATALA

      Nekazaritza Zerbitzua

    6. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

      Nekazaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

      1. Nekazaritzako ekoizpen bideak kontrolatzea elikagaien segurtasunaren, fitosanitarioen erabileraren, lohien eta ongarrien esparruan.

      2. Nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea.

      3. Landare osasuna kontrolatzea.

      4. Mintegiko landareak eta haziak kontrolatu eta ziurtatzea.

      5. Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta nekazaritzako ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen transferentzia.

      6. Laguntzen eskaera bakarra antolatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR