78/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 2ko 217/2015 Foru Agindua aldatzen duena; horren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2015eko kanpainarako: oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaera, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, eskaera bakarraren aldaketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren kontra alegazioak ezinbestean aurkeztea, ustiategiaren titulartasun aldaketen berri ematea, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 2ko 217/2015 Foru Aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2015eko kanpainarako: oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaera, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, eskaera bakarraren aldaketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren kontra alegazioak ezinbestean aurkeztea, ustiategiaren titulartasun aldaketen berri ematea, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

Foru agindu horren V. eta VI. eranskinetan Nafarroako eskualde menditsuetarako eta naturaz mugatuetarako konpentsazio laguntzaren oinarri arautzaileak azaltzen dira, bai eta Nafarroako eskualde menditsuen eta naturaz mugatuen nondik norainokoa ere.

217/2015 Foru Aginduaren xedapen iragankorrak ezartzen du arau horietan xedatutakoa Europako Batzordeak 2014-2020 LGPa behin betiko onestearen baldintzapean dagoela, eta 2014-2020 LGParen aldaketak laguntzak erregulatzen dituen araudia egokitzea ekarriko duela.

Europako Batzordeak 2015eko azaroaren 18an onetsi zuen Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa, eta Europako Batzordearen eskakizunek eta aldaketek foru agindu hori aldatzera behartzen dute.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 2ko 217/2015 Foru Aginduaren V. eta VI. eranskinak aldatzea, ondotik adierazten den moduan idatzita uzteko; foru agindu horren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2015eko kanpainarako: oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaera, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, eskaera bakarraren aldaketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren kontra alegazioak ezinbestean aurkeztea, ustiategiaren titulartasun aldaketen berri ematea, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

    1. ERANSKINA

    Eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzaren oinarri arautzaileak

  2. oinarria.–Xedea.

  3. Araubide orokor bat ezartzea du xede foru agindu honek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskualde naturaz mugatuei edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian dago jasota.

  4. Nafarroako eskualde menditsuetan eta mendialdetik kanpo eskualde naturaz mugatuetan nekazaritzako lurren erabilera jarraiki eta iraunkorra segurtatzera dago bideratua neurri hori, eta xedea du nekazariei ordaina ematea, eskualde horietako nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu gehigarriengatik eta diru-sarreren galerengatik.

  5. oinarria.–Definizioak.

    Foru agindu honek agintzen duenerako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

    1. Nafarroako “eskualde menditsua” eta “mendialdetik kanpo eskualde naturaz bereziki mugatuak”: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera; zehazki, VI. eranskinean aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

    2. “Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza”: behi, ardi, ahuntz eta behor azienden ustiategiek osatzen dutena.

    3. “AzLU”: hurrengo baliokidetasun laukia aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

      AZIENDA MOTA AzLU
      Behi azienda > 2 urte AzLU bat
      Behi azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa (barne) 0,60 AzLU
      Behor azienda > 6 hilabete AzLU bat
      Aurrerako ardi azienda (emeak eta hazitarakoak) eta aurrerako ez direnak, 4 hilabetetik urtebera bitartekoak 0,15 AzLU
      Aurrerako ahuntz azienda (emeak eta hazitarakoak) eta aurrerako ez direnak, 4 hilabetetik urtebera bitartekoak 0,15 AzLU
      Aurrerako zerri azienda (erregimen estentsiboan) 0,50 AzLU
      d) “Bazkarako azalera”: nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena artzaingoan; haren barnean sartzen da ustiategiaren titularrak bakarka eta beste abeltzain batzuekin batera erabiltzen duena, halako aro batean aprobetxamendurako eskubidea izateagatik. Bazka iraunkorren (belardia, zuhaixkak dituen larrea edo arbolak dituena) azalera garbia da, azalera gordinari onargarritasun koefizientea (CAP) aplikatuta; orobat, beste bazka azalera batzuk (ereindako belardietarako erabiltzen diren alorrak edo bazka-laboreak), “aziendak larratzeko” deklaratzen direnak
    4. “Segako bazka azalera”: alor bateko nekazaritzako azalera erabilgarria, belardiak egiteko edo/eta segatuz aprobetxatzeko deklaratzen diren beste bazka-labore batzuetarako dena, ustiategian bertan kontsumitzeko edo hirugarren batzuei saltzeko erabiltzen ahal dena.

    5. “Lehorreko belar-laboreak”: zerealen, olio-landareen, proteina-landareen eta lekadunen laboreak, bai eta belarrenak, lugorriak eta ereindako lugorriak ere, urtero labore txandaketa dutenak, eta NPBGISen katalogoan lehorreko alor gisa agertzen direnak. Lugorriek, onargarriak izateko, aurreko urtean laborantzan ibilitakoak izan behar dute.

  6. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio eremua.

  7. Banakako nekazariek eta elkartea egina duten ustiategiek eskura dezakete laguntza hau, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako ustiategien titularrak badira, eta ustiategi horiek, osorik nahiz partez, eskualde menditsu edo naturaz bereziki mugatu batekotzat jotzen den udalerrian kokaturik badaude, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan badaude, ogibide nagusia nekazaritza duena bezala katalogaturik.

  8. Titularrak pertsona fisikoak nahiz elkartea osatzen duten ustiategiak izan daitezke. Elkartea osatzen duten ustiategiak izanez gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira, gutxienez, sozietatearen kapitalaren %50 egiten duten kideak.

  9. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea ustiategiko nekazaritzako azalerari aplikatuko zaio, hura Nafarroako Foru Komunitateko eskualde menditsu edo mendialdetik kanpo naturaz bereziki mugatu batekotzat jotzen den udalerrian kokaturik badago.

  10. oinarria.–Laguntza eskaera.

    Laguntzen eskaera bakarrean sarturik aurkeztuko da Nafarroako eskualde naturaz mugatuentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako urteko eskaera.

  11. oinarria.–Onargarritasun baldintzak.

  12. Laguntza hartu ahal izateko, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

    1. “Jarduneko nekazaria” izatea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluak eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluak ematen dioten zentzuan.

    2. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duena izatea.

      Ogibide nagusia nekazaritza izatearen konpromisoa ez da bete gabetzat joko nekazaritza jardueraren errentak ez badu erreferentzia errentaren %15 gainditzen ezinbestekoengatik, abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera.

      Dena den, ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza guztiak, guztirako errentaren %50a ustiategian lortutakoa izatearena izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR