76/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 76/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, burutza batzuk betetzeko betekizunei eta ingelesez jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11023 zenbakia duena.

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia:

–Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11024 zenbakia.

–Geografoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11025 zenbakia.

–Agronomia ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11026 zenbakia.

–Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11027 zenbakia.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR