74E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Ultzamako Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea, Gorrontz-Olanoko 1. poligonoko 3030. lurzatia ukitzen duena, baita Ordenantzaren 284. artikulua ere, lurzoru urbanizaezinean, garapen eredua zaintzekoaren azpikategoria duenean, baimendu daitezkeen erabilerei buruzkoa hain zuzen. Aldaketaren sustatzailea Ultzamako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ultzamako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarrakiz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Ultzamako Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea, Gorrontz-Olanoko 1. poligonoko 3030. lurzatia ukitzen duena, baita Ordenantzaren 284. artikulua ere, lurzoru urbanizaezinean, garapen eredua zaintzekoaren azpikategoria duenean, baimendu daitezkeen erabilerei buruzkoa hain zuzen. Aldaketaren sustatzailea Ultzamako Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR