74/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak ekainaren 12an emandako 143/2013 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren egitura organikoa onetsi zen bulegoen mailan. Era berean, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak emandako azaroaren 7ko 774/2011 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren egitura organikoa ezarri zen, unitateen mailan.

Irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren erakunde autonomoa desegin zen, eta haren eginkizun eta zerbitzuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren organo desberdinetan txertatu ziren. Era berean, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Bi arau horiek egoera iragankorra aurreikusi zuten orduan zeuden bulegoetarako eta haiekin parekatutako unitateetarako, garapen neurriak hartu bitarte.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa eguneratzea bulegoen mailan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua

    2. artikulua. Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      Gobernu Idazkaritzako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Gobernuaren bilkuretarako deialdiak prestatu eta banatzea.

      2. Gobernuaren bilkuretan aztertuko diren gaien dokumentazioa prestatzea, departamentuekin koordinatuta.

      3. Gobernuaren erabakien eta foru dekretuen ziurtagiriak idaztea.

      4. Gobernuak onetsitako foru dekretuak eta erabakiak biltzea.

      5. Xedapen orokorrak eta, hala behar denean, bestelako egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

      6. Gobernuaren bilkuren akta liburuak prestatzea, bai eta Gobernuaren foru dekretu eta erabakienak eta Gobernuko lehendakariaren foru dekretuenak ere.

      7. Testuen prozesu mekanizatua kudeatu eta koordinatzea, Gobernuko Idazkaritzaren eginkizunei loturik.

      8. Aipatu eginkizun guztiekin zerikusia duen dokumentazioa, oro har, tramitatzea.

      9. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    3. artikulua. Argibide eta Erregistro Bulegoa.

      Argibide eta Erregistro Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Herritarrei Nafarroako Gobernuko argibide eta erregistro bulegoaren bidez arreta eta argibideak ematea.

      2. Herritarrei eta Administrazioko unitateei telefonoz arreta eta argibideak ematea.

      3. Herritarrek Foru Komunitateko Administrazioa hobeki ezagut dezaten bideratzen diren ekintzak gauzatzea.

      4. Dokumentuak hartzea eta horien tratamendua egitea sistema mekanizatuan.

      5. Aurkezturiko dokumentazioa kodetzea eta departamentu interesdunetara igortzea.

      6. Espedienteen kontrola eta jarraipena egitea.

      7. Eragiketa arauak ematea Erregistroko sistema mekanizatuko terminalean.

      8. Departamentuetako eta erakunde autonomoetako erregistro osagarrien arduradunekin koordinatzea.

      9. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren erregistroa.

      10. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein.

      11. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    4. artikulua. Posta Eginkizunetarako Bulegoa.

      Posta Eginkizunetarako Bulegoak, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Foru Komunitateko Administrazioari igortzen zaizkion gutunak postetxean bildu eta, gero, sailkatu eta banatzea.

      2. Foruzaingoak egiten dituen segurtasun kontroletan laguntzea.

      3. Foru Komunitateko Administrazioak sortzen dituen gutunak bildu, frankeatu eta igortzea.

      4. Barneko posta bildu eta banatzea.

      5. Frankeatzeko jasotzen diren objektuak kontrolatzea.

      6. Egindako lanen kontabilizazioa.

      7. Kanpoko enpresen esku uzten diren frankeatze eta igortze lanen kontabilizazioa.

      8. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    5. artikulua. Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.

      Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoak, Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Helbidea Nafarroan duten eta Foru Komunitatean nagusiki aritzen diren elkarteen inskripzioa eta erregistroa kudeatzea.

      2. Elkarteen arloko agiriak eta jakinarazpenak Estatuko Administrazio Orokorrari igortzea.

      3. Elkarteei buruzko administrazio espedienteen tramitazioari buruzko informazioa.

      4. Azaroaren 11ko 613/1999 Foru Dekretuak araututako Fundazioen Erregistroa kudeatzea.

      5. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoetako Kontseiluen Erregistroa, apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak sortua, kudeatzea.

      6. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    6. ATALA

      Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala

    7. artikulua. Kudeaketa Bulegoa.

      Kudeaketa Bulegoa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko jatorrizko testuak hartu eta kudeatzea, erabiltzaileari arreta ematea, barne prozesu guztiaren lan fluxua eta dagokion kudeaketa ekonomikoa.

    8. artikulua. Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoa.

      Ekoizpen eta Zabalkunde Bulegoa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu: Nafarroako Aldizkari Ofiziala prestatzea, zenbait bidetan zabaltzea eta web orriko edukiak dinamizatzea.

    9. artikulua. Kalitate eta Kontrolerako Bulegoa.

      Kalitate eta Kontrolerako Bulegoa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu: argitaratu beharreko jatorrizko testuak berrikustea, aurkibidea eta argitaratzeko egunak erabakitzea, amaierako proba berrikustea, testuak igortzen dituztenekin harremana izatea eta agintzen zaion beste edozein eginkizun.

  2. KAPITULUA

    Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua

    2. artikulua. Gizarte Segurantzaren Bulegoa.

      Gizarte Segurantzaren Bulegoak, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparru guztietako Gizarte Segurantzaren kudeaketa koordinatzea, eta kudeaketa horretarako beharrezkoak diren informazio komunak mantentzea.

      2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren arteko harreman eta komunikazio guztiak bideratzea.

      3. Gizarte Segurantza kudeatzea gizarte aurreikuspeneko araubide horri loturik dauden langileen kasuan, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren barrenean betiere.

      4. Gizarte aurreikuspeneko beste araubide batzuk kudeatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako montepioko langileena izan ezik, betiere Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen barruan.

      5. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    3. ATALA

      Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

    4. artikulua. Zerbitzu Osagarrien Bulegoa.

      Zerbitzu Osagarrien Bulegoak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Langile laguntzaileen jarduerak banatzea.

      2. Lokalak egokitzea prestakuntza eta hautapen jardueretarako, ekitaldi instituzionaletarako eta bestelakoetarako.

      3. Lokalak erabiltzeko tokiak eta denborak kontrolatu eta banatzea.

      4. Baliabide teknologiko didaktikoen mantentze lana egitea, eta haiek prest izatea prestakuntza jarduera, bilera, jardunaldi eta abarretarako.

      5. Lokalen garbiketa eta mantentze lana gainbegiratzea.

      6. Material suntsikorrak kontrolatu eta eskuratu beharrekoak proposatzea.

      7. Institutuaren liburuxka, informazio eta gutunak banatu eta igortzea.

      8. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    5. artikulua. Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoa.

      Prestakuntza Koordinatu eta Ebaluatzeko Bulegoa Prestakuntza eta Garapen Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Langileak prestatzeko beharrak identifikatu eta aztertzea.

      2. Prestakuntza arloetako ekintzak gainbegiratzea.

      3. Prestakuntza ekintzak aztertu, baloratu, antolatu eta haien jarraipena egitea, administrazio unitateek eskatzen dutenean.

      4. Urteko prestakuntza planen hasierako proposamena egitea.

      5. Egiten diren ekintzak ebaluatzea, honako hauek eginez, besteak beste: programen kalitatea eta egokitasuna aztertzea, hobekuntza planak garatzea, gogobetetzeari buruzko galdera-sortak hobetzeko azterlana egitea eta beste prestakuntza plan batzuk aztertzea.

      6. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    6. artikulua. Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoa.

      Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoa Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Ikastaro estentsiboak.

      2. Ikastaro intentsiboak.

      3. Birziklatze ikastaroak.

      4. Prestakuntza tekniko espezializatuko ikastaroak.

      5. Mailako eta egiaztapeneko probak.

      6. Departamentuekin lan egitea eskualde arteko prestakuntza esperientziak planifikatzen eta garatzen.

      7. Prestakuntza jardueretarako Europako finantzabideari buruzko informazioa bilatu eta antolatzea.

      8. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

  3. KAPITULUA

    Barne Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua

    2. artikulua. Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoa.

      Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoa Ibilgailu Parkearen Atalari atxikia dago, eta eginkizun hauek ditu:

      1. Ibilgailu Parkearen Atalari atxikitako gidarien txandak eta ordutegiak kudeatzea.

      2. Ibilgailu Parkearen Atalari atxikitako ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileen oporrak kudeatzea.

      3. Administrazioko langileei eskaini beharreko garraio zerbitzuen katalogoa aztertu eta ezartzea.

      4. Informazioaren ustiapen sistema mantentzea ibilgailu parkeari atxikitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR