73/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak betetzeko baldintzak aldatu egin behar direla, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko baldintzei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

    Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa). Horren arabera, zenbait burutzari esleitutako berariazko baldintzak aldatu dira, izangaiek bete beharko dituztenak burutza horiek merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

  2. artikulua. Maila esleitzea.

    Foru dekretu honetan burutza batzuei maila bat baino gehiago esleitzen bazaie, azkenik maila ezartzeko kontuan hartuko da, behin burutza beteta, zer maila duen funtzionarioak, eta, orobat, ordainsari osagarriak kalkulatuko dira oinarri harturik mailari dagokion oinarrizko soldata.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

    Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

    1. ERANSKINA

    GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Ataleko burutza.

    8635 zenbakidun lanpostua.

    Berariazko baldintzak:

    Maila: A.

    Titulazioa: Zuzenbideko gradu edo lizentzia titulua izatea.

    ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

    Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa

    Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza.

    5874 zenbakidun lanpostua.

    Berariazko baldintzak:

    Maila: A B.

    Titulazioa: Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR