73/2017 FORU DEKRETUA, abuztuaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Kontseilua sortu eta bere barne funtzionamendurako erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Kontseilua sortzeko premia ikusi du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kontsulta eta aholku organo gisa, departamentu horrek egin beharreko lanean nekazaritzako elkarteen parte-hartze zuzeneko politikari bidea emateko.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza Kontseilua sortzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kontsultarako eta aholkurako kide anitzeko organoa.

  3. Nekazaritza Kontseilua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari atxikiko zaio, edo, bidezko bada, landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena duen departamentuari.

  4. artikulua.

  5. Kontseiluak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Nekazaritzako eta abeltzaintzako politika arloan landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena duen departamentuarentzako kontsulta eta aholku organo gisa aritzea.

    2. Nekazaritza sektorea hobetzeko ekimenak plazaratzea edo neurriak proposatzea.

    3. Landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena duen departamentuko titularrak esleitzen dizkion gaiekin lotutako azterlan eta txostenak egitea.

    4. Landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena duen departamentuko titularrak nekazaritzako eta abeltzaintzako politika indarberritu eta aurrera eramateko eskatzen duen laguntza ematea.

  6. Nekazaritza Kontseiluaren txostenak eta irizpenak ez dira inoiz lotesleak izanen.

  7. artikulua.

  8. Nekazaritza Kontseilua honako hauek osatuko dute:

    1. Landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena duen departamentuko titularra.

    2. Landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan eskumena du(t)en zuzendaritza nagusi(eta)ko titularra(k).

    3. Nekazaritzako Nafarroako lanbide elkarte bakoitzeko bi kide, elkarteek beraiek izendatuak.

    4. Nekazarien eta abeltzainen elkarte kooperatiboko bi ordezkari, elkarteak berak izendatuak.

    5. Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkarteko (CONSEBRO) bi ordezkari.

    6. Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuko (INTIA) bi ordezkari.

    7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu hauetako titularrak: Nekazaritza Zerbitzua, Abeltzaintza Zerbitzua, Nekazaritzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR