73/2015 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindua aldatzen duena, Irañetako (Arakil) udal mugapea sartzeko. Aldatuko den foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1989ko maiatzaren 24ko Ministro-Aginduaren bidez, Hazitarako patata kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendu Teknikoa onetsi zen. Haren 4. ataleko 4.1. puntuak xedatzen duenez, hazitarako patataren ekoizpena autonomia erkidegoetako organo eskudunek baimendutako eskualdeetan eginen da, edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak baimendutakoetan, baldin eta eskualde horien eremuak autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen baditu.

Uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patata ekoizteko araudia onetsi zuen. Hazitarako patata ekoizteko baimena duten eskualdeak eta herriak agertzen dira agindu horretan.

Urtarrilaren 24ko 30/2009 Foru Aginduaren bidez, uztailaren 11ko 255/2006 Foru Agindua aldatu zen, Izarbeibarko zenbait udalerri sartzeko, eskualde hartako nekazarien interesa eta baldintza agronomikoak kontuan hartuz.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko apirilaren 14ko 153/2011 Foru Aginduaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautu zuen uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduari, hazitarako patataren ekoizpena baimentzeko Espartza Zaraitzun eta “Erremendia” 18. fazerian.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 14ko 189/2013 Foru Aginduaren bidez, aldaketa bat egin zitzaion Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautu zuen uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduari, hazitarako patataren ekoizpena baimentzeko Murietako udal mugapean eta Mendilibarriko Kontzejuan, Antzingo udal mugapean.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abuztuaren 29ko 304/2014 Foru Aginduaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion Nafarroako Foru Komunitatean hazitarako patataren ekoizpena arautu zuen uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduari, hazitarako patataren ekoizpena baimentzeko Mendazako udal mugapean eta Antzingo udal mugapean.

Hazitarako patata ekoizten duen OPPOSA entitateak eskaera aurkeztu du Irañetako udal mugapean hazitarako patataren ekoizpena baimentzeko, gaur egun ez baitago aipatu foru aginduaren barrenean.

Nafarroako eremu berrietan bestelako laborantzak proposatzea bereziki interesgarria da, eskualde horietan nekazaritzaren, ekonomiaren eta gizartearen garapen egokia lortzeko. 2014an eta 2015ean Irañeta aldearen egokitasuna ebaluatu da, hazitarako patata ekoizteari begira. Ebaluazio horren emaitzak onak izan dira, eta udalerri hori sartzeak, gainera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR