73/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Herritarrentzako Arretarako Zerbitzuen Gutuna.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerbitzuen gutunak administrazio publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira. Horien bitartez, administrazio publikoek zerbitzu publikoak hobeki emateko beren borondatez hartzen dituzten konpromisoak jasotzen dira, bai eta konpromiso horiek betetzen dituztela ziurtatzeko adierazleak ere.

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira, gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak. Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean.”

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Beharrezkoa da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Herritarrentzako Arretarako Zerbitzuen Gutuna onestea, eta hala, herritarrek, zerbitzu publikoen erabiltzaile diren aldetik, jakinen dute zer zerbitzu mota eska ditzaketen eta zer kalitate konpromiso hartzen dituen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, eskatutako zerbitzuari dagokionez.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR