72/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 7koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 72/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 7koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen. Halaber, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Barneko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du aldaketa bat egitea Departamentuaren egituran, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari eragiten diona.

Era berean, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak proposatu dute hobekuntza tekniko bat egitea horietako lehenaren eskumenen esparruaren deskribapenean.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea 259/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Honela aldatzen da urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena:

Bat. 63. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“63. artikulua. Segurtasunaren Koordinazio Atalaren esparru material eta funtzionala.

Udaltzaingoak koordinatzeari buruz Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskudantziak kudeatuko ditu Segurtasunaren Koordinazio Atalak, eta foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu honako hauei dagokienez: instalazio, zerbitzu eta horniduren kudeaketa administratiboa, Nafarroako Segurtasun Sistema Publikoari lotutako informazio sistemen mantentze-lana eta erosketen kudeaketa, eta zuzendaritza nagusi honen eskumeneko segurtasunari lotutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR