72/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onetsi zen. Erregelamendu horrek Foru Komunitateko herritarren beharrei oso-osorik erantzuteko moduko antolaketa eredua ezarri zuen, eta baliabide operatibo eta funtzional gisa taxutu zuen, berariaz, erkidegoko polizia kidegoa. Lehen aldiz, Foruzaingoaren lurralde-hedapenari heldu zitzaion, eta Foruzaingoaren foruzain etxeak definitu ziren.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak, Nafarroako polizia kidego guztiendako oinarrizko araubidea ezartzeaz gain, zernahi zela bakoitzaren jarduketa eremua, jarduketa oinarri batzuk eta tamaina berri batzuk ekarri zituen polizia modernoa eta garapen betean dagoena taxutzeko.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ekarritako ikuspegi berri hori izan zen Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamenduaren lehen aldaketa egiteko arrazoi nagusia; hura azaroaren 30eko 76/2010 Foru Dekretuaren eskutik etorri zen. Foru dekretu horrek Foruzaingoko goi mailako unitate organiko gehiago ekarri zituen, hots, arlo eta dibisio gehiago.

Gaur egun, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak aldatu berri du martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea. Orobat, gastu publikoa murrizteko politikak mantentzen dira eta agerian gelditu da Foruzaingoaren funtzionamenduan arrazionalizazioa lortzeko premia. Horren guztiaren ondorioz, beharrezkoa da unitateak berrantolatzea, dibisio bat desagertuz eta beste bost dibisio brigada bihurtuz. Horren ondorioz, azken horien burutzetan inspektoreak izanen dira komisarioen ordez, eta horrek aurrekontuak murriztea ekarriko du. Hala izanagatik, Foruzaingoak alde batera deus utzi gabe segituko du bere eskumenak erabiltzen, desagertzen diren unitateen jarduketa esparruak polizia-egituraren gainerako unitateek bere gain hartuko dituzten heinean.

Bestetik, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak, bere 11. eta 12. artikuluetan, geroago eginen diren erregelamenduzko arauetara igortzen du agurrari eta armei buruzko kontuen garapena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Onetsi egiten da Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua. Haren testua foru dekretu honi erantsi zaio.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretua.

Azken xedapenetan lehena.–Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

NAFARRROAKO FORUZAINGOAREN ANTOLAMENDUAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA

  1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Erregelamendu honen xedea da Nafarroako Foruzaingoari bere eginkizunetan aritzea ahalbidetuko dion erakunde-egitura finkatzea eta haren funtzionamenduari, erregelamenduzko agurrei eta armei buruzko arauak ezartzea.

    3. Barne antolaketari, eginkizunei eta funtzionamenduari dagokienez, erregelamendu honek eta gainerako xedapen aplikagarriek arautuko dute Nafarroako Foruzaingoa.

    4. artikulua. Jarduteko eremua.

    5. Foruzaingoak Nafarroako Foru Komunitatea izanen du jarduteko eremua.

    6. Aurreko atalean xedatutakoa deusetan galarazi gabe, Foru Komunitateko lurraldea, Foruzaingoa ezartzeari begira, polizia eremuetan banatzen da. Lurraldeari dagokionez, polizia eremu bakoitzak foruzain etxe bakoitza sortzen denean adierazten diren udalerriak hartuko ditu bere baitan.

    7. Erregelamendu honen ondorioetarako, Foruzaingoaren egituran dauden unitateak zentralak edo lurraldekoak izan daitezke, ohiko egoeretan dagokien eragin eremua Nafarroako lurralde osokoa edo zati batekoa den, hurrenez hurren, kasuan kasuko unitatea sortzeko arauan ezartzen denari jarraikiz.

    8. artikulua. Eginkizunak.

      Foruzaingoak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu.

    9. artikulua. Atxikipen organikoa.

      Barne aferen arloan eskumena zein departamentuk duen, horrexen mendean egonen de Nafarroako Foruzaingoa.

  2. TITULUA

    Nafarroako foruzaingoaren antolamendua

  3. KAPITULUA

    Antolamenduaren egitura

    1. artikulua. Foruzaingoko burua.

    2. Barne zuzendari nagusiaren agintearen pean eta haren mende zuzen-zuzenean, Foruzaingoko buruari dagokio Nafarroako Foruzaingoaren zuzendaritza eta agintaritza operatiboa bere gain hartzea, indarra duten arauetan herritarren babes eta segurtasunari buruz kidego horretarako ezartzen diren politika eta helburuak bete daitezen.

    3. Horrez gainera, honako eskudantzia hauek ere dagozkio Foruzaingoko buruari:

      1. Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten unitate guztien jarduera bulkatu, koordinatu eta haien segimendua egitea.

      2. Foruzaingoaren Plan Estrategikoaren prestaketa, hedapena, ebaluazioa eta berrikuspena sustatzea, herritarrek herritarren segurtasunaren arloan dituzten premia eta igurikapenekin bat etorriz.

      3. Antolamenduaren, funtzionamenduaren eta erakunde-egituren gainean xedapen egokienak sustatzea, Foruzaingoak segurtasun arloan dituen premiei erantzuteko.

      4. Organo eskudunari prestakuntza arloko premiak zein diren adieraztea, eta diseinaturiko planak prestatzen eta betearazten laguntzea.

      5. Urteko aurrekontu beharrak aurreikustea eta Barneko zuzendari nagusiari helaraztea.

      6. Epaileekin, epaitegiekin eta fiskalekin behar diren harremanak izatea, polizia judizialaren arloan Foruzaingoari dagozkion lanetan.

      7. Diziplinako arau-hauste arinen ondoriozko espedienteak irekitzea, horiei zehapenak jartzea eta, arau-hausteak larriak eta oso larriak direnean, espedienteak ireki daitezela eskatzea.

      8. Merezi duten foruzainei esker onaren adierazpen publiko edo pribatua bideratzea, ez badu behintzat barne aferen arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak hori bere gain hartzen, eta beste esker-sari batzuk emateko proposamenak egitea.

      9. Beste polizia kidego batzuekin behar diren harremanak izatea, lankidetza eta koordinazio egokia izateko asmoz.

      10. Beste agintari eta erakundeen aurrean Foruzaingoaren ordezkaria izatea, beste kargu edo agintari batzuei dagokien ordezkaritza deusetan galarazi gabe.

      11. Komunikazio eraginkorra sustatzea herritar guztien aldera, delinkuentziari aurrea hartzeko eta Foruzaingoaren jarduera zabaltzeko asmoz.

      12. Herritarrei zerbitzu ematean, kalitatea bermatzeko sistemetan oinarrituriko hobekuntza sustatzea etengabe.

      13. Foruzaingoaren jardueren urteko memoria sustatzea, baita haren zabalkundea ere.

      14. Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

    4. Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko du Foruzaingoko burua, barne aferen arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik. Foruzaingoko burua behin-behineko kargua da. Bai izendapena bai kargu-uztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

    5. Foruzaingoko burua kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako beste edozein ezintasun suertatzen zaionean, barne aferen arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak izendatzen duen komisario nagusiak beteko ditu, bitarte baterako, haren eginkizunak, harik eta itzultzen den arte. Izendapen espresik egiten ez bada, enpleguan antzinatasun handiena duen komisario nagusiak ordeztuko du Foruzaingoko burua, eta, berdinketarik izanez gero, bakoitzak bere deialdian lortutako azkeneko hurrenkeraren arabera erabakiko da ordezkoa.

    6. Unitate guztiei manatzen zaizkien zereginak hobeki antolatzeko, Foruzaingoko buruak zilegi izanen du lantaldeak aldi baterako antolatzea, atxikipen organikoa alde batera utzita. Lantaldeak enpleguan graduaziorik eta antzinatasunik handiena duen agintari hierarkikoak zuzenduko ditu, Foruzaingoko buruak bertako kideen artetik izendapena eginda. Izendapen espresik egiten ez bada, taldeko kideen artetik enpleguan graduaziorik eta antzinatasunik handiena duen agintari hierarkikoak zuzenduko du taldea, eta, berdinketa izanez gero, bakoitzak bere deialdian lortutako azkeneko hurrenkeraren arabera erabakiko da.

    7. artikulua. Unitate organikoak.

    8. Nafarroako Foruzaingoa egiturazko maila hauen arabera antolatzen da operatiboki, garaienetik apalenera: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak.

    9. Arloak eta dibisioak organo zentralak dira eta Iruñean kokatuko dira.

    10. Buru batek zuzenduko du arlo, dibisio, brigada eta talde bakoitza, kasuan kasuko unitateko buru deituko dena.

    11. Orokorrean, arloek komisario nagusi bat izanen dute buru, dibisioek komisario bat, brigadek inspektore bat, eta taldeek inspektoreorde bat.

      Salbuespenez, taldeek kabo bat izan lezakete buru, horretarako behar bezalako arrazoiak daudenean tamainaren, espezializazioaren eta antzeko bestelako parametroen aldetik. Halakoetan, bere enpleguari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, gehi burutzagatik dagokion osagarria.

    12. artikulua. Arloa.

    13. Arloa hainbat polizia-lan homogeneo egiten dituen unitate organiko zentrala da. Bera osatzen duten unitateen goi-agintaria da eta haien jarduera sustatzea, koordinatzea eta kontrolatzea dagokio.

    14. Arloko buruak arloko gaietan dagozkion eginkizun orokorren gaineko agintea izanen du, eta eginkizun horiendako esparrua ezarriko duten jarraibide orokorrak emanen ditu.

    15. artikulua. Dibisioa.

    16. Dibisioak arloei atxikiriko organo zentralak dira. Polizia-lanaren esparru jakin batzuen zuzendaritza taktikoa dagokie.

    17. Zuzendaritza taktikoaren barrenean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR