71/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 28ko 235/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, 309 eredua onetsi zen, hau da, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 28ko 235/2014 Foru Aginduaren bidez, 309 eredua onetsi zen, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa. Zerga-administrazioen arteko inprimakiak bateratzeko asmoz, aipatu foru agindua probestu zen 309 ereduan sartzeko “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko 319 ereduaren edukia. Horrenbestez, aipatu eredua, bai eta horri lotutako “725 ordainketa gutuna” ere, indarrik gabe geratu ziren.

Gaur egun, Batasunaren barruan eskuratzen diren garraiobide berriak 309 ereduan aitortzen dira, “Lehenago kontuan hartu gabeko kasuak” izeneko 81. laukitxoan. Nolanahi ere, erosketa horiek gehiago eta hobeki kontrolatze aldera, komenigarritzat jo da laukitxo berria sartzea 309 ereduan, non aipatu zerga-egitatea jasoko den “Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea” izenarekin.

Foru agindu hau onesteko beste arrazoi bat, aurreko paragrafoan azaldutakoaz gain, honako hau da: 309 ereduan, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoan, bi hobekuntza tekniko gehigarri sartzeko premia.

Horietako bat honakoan datza: identifikazio fiskaleko zenbakia sartuko da garraiobide berrien eskualdatzailearen identifikazio datu bezala, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako.

Sartuko den beste hobekuntzaren bidez, adjudikazioduna –enpresaburua edo profesionala dena– identifikatzeko premiari erantzun nahi zaio Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian jasota dauden nahitaezko betearazpeneko prozedura administratiboetan edo judizialetan. Xedapen horretan adjudikazioduna ahalduntzen da kasuan kasuko aitorpen-likidazioa subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura aurkezteko. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren laugarren xedapen gehigarrian zehazten da zein diren adjudikatutako ahalmenak erabiltzeko baldintzak eta betebeharrak. Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua.

309 eredua modu telematikoan aurkez daitekeenez, beharrezkotzat jo da adjudikaziodunak aukera izatea, ahalduna izan gabe ere, aurkezpen modu desberdinak baliatzeko bere identifikazio sistema propioak erabiliz.

Horrenbestez, eta martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.8. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren uztailaren 28ko 235/2014 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez onetsi zen 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa.

Ondoren aipatzen diren uztailaren 28ko 235/2014 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onestea.

  1. “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko 309 eredua onetsi da. Eredu hau Nafarroako Zerga Ogasunaren Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.hacienda.navarra.es.

  2. Foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko da 309 eredua:

  1. Paper inprimatuan, http://www.hacienda.navarra.es helbidean eskuragarri dagoen ereduaren arabera; bi ale ditu, “Administrazioarentzako alea” eta “Interesdunarentzako alea”.

  2. Telematika bidez, Internet erabiliz, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.”

Bi.–5.1.d) artikulua, bigarren paragrafoa.

“Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.”

Hiru.–Kendu egin da I. eranskina.

Lau. II. eranskinaren (erregistroen diseinua) ordez, foru agindu honen eranskinean ageri dena jarri da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2017ko informazioa jasoz, indarra hartutakoan aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA309 ereduaren arabera aurkeztu beharreko aitorpen-likidazioen fitxategietako erregistroen diseinuak309 EREDUAA.– 0. ERREGISTRO MOTAAurkezpen kolektiboa
POSIZIOAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.Konstantea: ‘0’ (zero).
2-4 Alfazenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA.Konstantea: ‘309’.
5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.
9-17 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN IFZ.Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.
18-57 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.
58-109 Alfazenbakizkoa ZURIUNEZ BETETZEKOA.
110-157 Zenbakizkoa EUSKARRIAN DAUDEN ERREGISTROEN KONTAGAILUAK.
110-117 1. motako erregistroen kopurua.
118-125 2. motako erregistroen kopurua.
126-133 3. motako erregistroen kopurua.
134-141 4. motako erregistroen kopurua.
142-149 5. motako erregistroen kopurua.
150
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR