70/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Martxoaren 6ko 20/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politika onetsi zen.

Komeni da informazioaren segurtasunari buruzko eginkizun batzuk esleitzea gaur egun departamentuan dauden atal batzuei. Zehazki, adierazi behar da Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Proiektuen Atalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasunaren Koordinazio Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalari dagozkiela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, beren eremuetan.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzea.

Bat.–55. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“55. artikulua. Segurtasunaren Koordinazio Atalaren eremu materiala eta eginkizunak.

Udaltzaingoak koordinatzeari buruz Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskudantziak kudeatuko ditu Segurtasunaren Koordinazio Atalak, eta foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu honako hauei dagokienez: instalazio, zerbitzu eta horniduren kudeaketa administratiboa, Segurtasun Sistema Publikoari lotutako informazio sistemen mantentze-lana eta erosketen kudeaketa, eta Zuzendaritza Nagusi honen eskumeneko segurtasunari lotutako kudeaketako jarduerak eta administrazio prozedurak arrazionalizatu eta arintzea.

Halaber, Segurtasunaren Koordinazio Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, herrietan Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistema osatzen duten partaidetza eta koordinazio organoak abian jarri eta haien funtzionamendua burutzeari dagokionez.

Segurtasunaren Koordinazio Atalak segurtasun pribatuko zerbitzu eta sistemak kontratatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR