7/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hamar urte baino gehiago igaro dira jada basozainen berariazko araubidea erregulatzen duen azaroaren 3ko 132/2005 Foru Dekretua onetsi zela, eta agerian jarri da beharrezkoa dela han jasotako aurreikuspen batzuk aldatzea, batez ere kolektiboaren egitura eta antolaketari buruzkoak. Horren helburua da, betiere, basozainen kolektiboari dagozkion funtzioak eraginkortasun eta efikazia handiagoz egitea, kideek beren ekarpena eginez dagozkien helburuak lortzeko zereginean.

Helburu horrekin, arau honen bitartez basozainen egitura berria ezartzen da, eta kolektiboaren izena ere aldatzen da gaztelaniaz, aurrerantzean “Guarderío de Medio Ambiente” izanen baita, agerian uzteko kolektibo horrek dituen funtzio ugariak, basoak zaintzeaz eta basoen aprobetxamenduaz harago: besteak beste, basa faunarekin eta florarekin lotutako funtzioak dituzte, ibaiak zaintzeaz arduratzen dira, bai eta gune babestuak zaintzeaz eta kudeatzeaz, eta inguru industrialean ingurumenaren kalitatea eta jarduera zinegetikoa kontrolatzeaz ere. Euskarazko izena, bestalde, bere horretan utzi da; hots, Basozainak. Izan ere, izen hori gizartean errotua dago eta gizartearen onarpena du, eta, dakigula, kolektibo horrek euskaraz izen hori baino ez du erabili.

Bestalde, arau berri honi esker koordinazio mekanismoak indartzen dira esparru honetan; horretarako, aurreikusten da koordinazio unitate bat sortzea barruti bakoitzaren egitura organikoan, eta bertan behera uzten da Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko lanpostuen egungo egitura hierarkikoa.

Beharrezkotzat jotzen da, horrez gain, koordinaziorako barne mekanismoak ezartzea, basozainen parte-hartzea handiagoa izan dadin beren antolaketaren eta funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuenen gaineko proposamen eta analisian. Helburu hori izanik, ezartzen da beharrezkoa dela aldian behingo koordinazio bilerak egitea departamentuaren barruan basozainen arloan eskumena duten unitate organikoen eta barruti bakoitzeko koordinazio unitateen artean, gutxienez hiru hilean behin.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuetako titularrek proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru dekretuaren xedea.

    Foru dekretu honen xedea da ezartzea zer antolaketa eta funtzio izanen dituzten Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileek, zeina atxikita egonen baita ingurumen arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuaren dena delako departamentuari, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuak zehaztutako esparruaren barruan.

    2 artikulua. Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen funtzioak.

  2. –Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileei dagozkie, beren mailaren barrenean, zaintza, ikuskapen, ikerketa eta kudeaketa funtzioak arlo hauetan:

    1. Basa fauna eta flora:

  3. Habitatak zaintzea, batez ere babestutakoak, bai eta fauna eta flora ere.

  4. Parte hartzea inbentarioak, zentsuak eta kudeaketa lanak egiten faunari eta florari dagokionez.

  5. Fauna hartu eta eramatea Basa Fauna Sendatzeko Zentrora, eta animaliak sendatzen laguntzea.

    1. Ibaiak babestea:

      Ur ibilguak zerk kaltetzen dituen identifikatzea.

    2. Basoaren babesa eta aprobetxamendua:

  6. Mendiak zaintzea, kontrolatzea eta babestea, bai eta mendietan egiten diren jarduerak ere.

  7. Baso-berritzeen gaineko txostena eta jarraipena egitea.

  8. Basoaren osasuna: baso ekosistemetako izurri eta gaixotasunei erreparatzea, eta haien jarraipena egitea eta tratamendua jartzea.

  9. Basoetako suteak: ezarritako prebentzio neurriak betetzen direla begiratzea, suteak hautematea, kalteen balorazioa egitea eta laguntzea sutea itzaltzeaz eta kausak ikertzeaz arduratzen direnei, horretarako ezartzen diren irizpideen arabera.

  10. Aprobetxamenduak: basoen aprobetxamenduak zaintzea, kontrolatzea eta titularrei haien gaineko aholkularitza ematea, aprobetxamendu horiek herri mendietan izan nahiz mendi pribatuetan izan, bai eta basoen aprobetxamenduak baimentzeko egin behar diren eragiketak egitea ere, dagozkion jarraibide teknikoak betez: mendiaren markaketa, kubikazioa, entrega eta ikuskapena, etab.

    1. Eremu babestuak zaintzea eta kudeatzea:

  11. Babes eta kudeaketa araudia betetzen dela zaintzea.

  12. Parte hartzea eremu babestuen kudeaketan, eskatzen zaien moduan.

    1. Nafarroako Foru Komunitateko baso ondareko finkak kudeatzea.

    2. Abelbideak:

      Egoera onean daudela kontrolatzea eta abelbideei eragiten dieten jarduerak kontrolatzea, bai eta laguntzea ere abelbideak mantentzen.

    3. Jarduera zinegetikoa kontrolatzea:

  13. Ehiza behar bezala egiten dela begiratzea; hots, ezarritako arauei eta planei jarraikiz.

  14. Populazio zinegetikoen jarraipena egitea.

  15. Aholkularitza ematea tokiko entitateei eta ehiztari elkarteei jarduera zinegetikoaren gainean.

    1. Arrantza jarduera kontrolatzea:

  16. Zaintzea arrantza ezarritako arauei eta planei jarraikiz egiten dela.

  17. Arrain populazioen jarraipena egitea.

  18. Arrantzaleei aholkularitza ematea arrantza egiteari buruz.

  19. –Honako funtzio hauek egitea dagokie, halaber, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileei:

    1. Gainbegiratzea, hala eskatzen zaienean, ingurumenaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak kudeatzen dituen edo hark diruz laguntzen dituen jarduerak eta lanak.

    2. Ingurumen arloko larrialdietan laguntzea.

    3. Salaketak eta dagozkion ikuskapen aktak bidaltzea kasuan-kasuan eskumena duen erakundeari, ezartzen den prozedurari jarraikiz.

    4. Beren eskumenekoa den gaietan gertatzen diren arau-hausteak ikertzea, zer irismen duten jakiteko, eta kausak eta balizko egileak zein diren jakiteko, horretarako ezartzen diren irizpideak kontuan hartuz eta, hala balegokio, lankidetzan jardunez arlo horretan eskumenak dituzten beste erakunde batzuekin.

    5. Ingurune naturalean ingurumen araudia betetzen dela zaintzea, eta jakinaraztea araudi hori ez betetzea ekar lezaketen egintzak edota ingurune naturala kaltetzen dutenak. Alde horretatik, jakinaraziko dute betetzen direla departamentuak emandako ingurumen baimenetan jasotako eskakizunak; zehazki, hauei dagokienez: isuri kutsatzaileak, hondakindegiak, lurzoru urbanizaezineko erabilera aldaketak, ibai inguruneko jarduerak, etab.

    6. Esleitzen zaizkien beste funtzio guztiak, beren mailari dagozkionak eta ingurumenaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren eskumen esparruaren barrenean.

  20. Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileek informatu eta aholkularitza emanen diete herritarrei aurreko apartatuetan aipatutako gaiez. Halaber, parte hartuko dute ingurumen hezkuntzako programetan, bai ingurumenaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak antolatutakoetan bai parte hartzeko eskatzen zaien beste programa batzuetan.

  21. Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen funtzioak izanen dira, halaber, ingurune naturalean kokatutako ondare historikoa eta arkeologikoa zaintzea eta babestea.

  22. Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileek babes zibileko planetan parte hartuko dute, aurreikusten dutenarekin bat, eta sorospena emanen dute istripu eta larrialdietan, bai eta beren parte-hartzea eskatzen zaien beste kasu batzuetan ere eta babes zibileko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR