7/2017 FORU LEGEA, maiatzaren 9koa, lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua zabaltzen duena Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxiki gabeko beste osasun-langile batzuetara.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, LANBIDE KARRERAREN SISTEMAREN APLIKAZIO ESPARRUA ZABALTZEN DUENA OSASUN DEPARTAMENTUARI ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEI ATXIKI GABEKO BESTE OSASUN-LANGILE BATZUETARA.

ATARIKOA

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen eta azaroaren 19ko 31/2002 Foru Legearen bidez, Nafarroako Foru Komunitatean lanbide karreraren sistema ezarri zen Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun-langile fakultatiboentzat. Lanbide karreraren sistema hori abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez garatu zen.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen eta azaroaren 19ko 31/2002 Foru Legearen aplikazio-eremutik kanpo utziak izan eta Foru Komunitateko Administrazioko eta hari atxikitako erakunde autonomoetakoak diren osasun-langile fakultatibo finkoen eskakizunak etengabeak izan dira.

Horregatik, eta 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei gehitutako zenbait zuzenketaren bitartez, partida batzuk handitu egin ziren eta beste batzuk sortu, Osasun Departamentukoak edo haren erakunde autonomoetakoak ez diren osasun-langile fakultatiboei lanbide karrera ordaindu ahal izateko.

Hori dela-eta, honako foru lege hau proposatzen dugu, lanbide karreraren aplikazioa Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuei eta haien erakunde autonomoei atxikitako langileetara hedatzeko xedez.

  1. artikulua. Xedea.

    Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legeak eta azaroaren 19ko 31/2002 Foru Legeak ezarritako lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua zabaldu eginen da Nafarroako Gobernuaren departamentu guztietako eta haren erakunde autonomoetako osasun-langile fakultatibo guztietara, baldin eta lanpostua jabetzan badute eta haien sarbide eta izendapenerako nahitaezkoa bada edo izan bada lanpostua urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskinean jasotako “Fakultatibo espezialistak” edo “Bertze osasun fakultatiboak” izeneko estamentuetan sailkatzea ahalbidetzen duten osasun-titulazioetako edozein edukitzea.

  2. artikulua. Araubide juridikoa.

    Foru lege honetan aurreikusi ez den guztirako, aplikatuko da honako hauetan xedatutakoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/999 Foru Legean, Lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako beste osasun langileei zabaltzen dien azaroaren 19ko 31/2002 Foru Legean, eta 11/1999 Foru Legea garatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR