69/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 12koa, zeinaren bidez irisgarritasun politika onesten baita webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta foru-sektore publiko instituzionalean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen 7.2 artikuluak ezartzen duenez (foru lege horren bidez jorratu zen irisgarritasun unibertsala), Nafarroako administrazio publikoek beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dituzte, beren webguneen eta gailu mugikorren aplikazioen irisgarritasuna pixkanaka handitzeko, haiek hautemangarri, erabilgarri, ulergarri eta sendo eginez, halako moduz non bermaturik egonen baita, gutxienez, EN 301 549 V1.1.2 (2015-04) arauaren edo haren bertsio berrienaren pareko irisgarritasun maila eta, nolanahi ere, Estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako irisgarritasun maila.

Irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuak (irisgarritasuna jorratzen duena sektore publikoko webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako) Estatuko araudira ekartzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2102 (EB) Zuzentaraua (horren bidez irisgarritasuna jorratzen da sektore publikoko erakundeen webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako), eta xede du irisgarritasun betebeharrak bermatzea sektore publikoko erakundeen webguneetan eta gailu mugikorren aplikazioetan, baita 2. artikuluko aplikazio esparruko obligaziodunen webguneetan eta gailu mugikorren aplikazioetan ere.

Bat etorriz 1112/2018 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin, sektore publikoari aplikatuko zaio, eta sektore publikoaren barnean dago, autonomia erkidegoetako administrazioez gain, sektore publiko instituzionala, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Aipatutako 1112/2018 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluak gehitzen du ezen Justizia Administrazioari ere aplikatuko zaiola horretan xedatutakoa.

Nafarroan, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala), honako hauek dira foru-sektore publiko instituzionala osatzen dutenak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin lotutako edo haren menpeko zuzenbide publikoko edozein erakunde publiko eta entitate; zuzenbide pribatuko entitateak, aurrekoekin lotuta edo haien menpeko direnak, administrazio-ahalak erabiltzen dituztenean; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, baina kasu honetan haren berariazko araudiak gobernatuko du. Bat etorriz 3. artikuluarekin, Foru Administrazio Publikoa osatzen dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta hari lotutako edo haren menpeko zuzenbide publikoko edozein erakunde publikok eta entitatek.

Aipatutako 1112/2018 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, autonomia erkidegoetan unitate bat izendatuko da irisgarritasunaren arduradun, esparru autonomiko guztirako, galarazi gabe ezarri ahal izatea irisgarritasuneko unitate arduradun delegatuen eskema bat, menpeko erakunde edo entitateetan.

Foru dekretu honek, batetik, zehazten du irisgarritasun politika webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta foru-sektore publiko instituzionalean; bestetik, izendatzen du Irisgarritasuneko Unitate Arduraduna, indarreko legeriarekin bat; eta, orobat, zehazten du Nafarroako Gobernuak duen konpromisoa herritar guztiei emateko webguneen eta gailu mugikorren aplikazioen bidez eskainitako zerbitzu eta eduki guztiak, edozein izanik ere erabiltzaileen adina, ezagutzak, gaitasunak edo sarbiderako teknologia.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Honako hau da irisgarritasun politika webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta foru-sektore publiko instituzionalerako: neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak, beharrezko direnak bermatzeko ezen betetzen dela webguneetako eta gailu mugikorretako irisgarritasunari aplikatu beharreko araudia, eta barnean daude, orobat, beharrezko printzipio oinarrizkoak eta baldintza gutxienekoak, ahalbidetzen dutenak herritar guztiei ematea bitarteko hauen bidez eskaintzen diren zerbitzu eta eduki guztiak.

  3. Foru dekretu honen ondorioetarako, ulertzen da irisgarritasuna dela errespetatu beharreko printzipio eta tekniken multzoa, diseinatzen, eraikitzen, mantentzen eta eguneratzen direnean webguneak eta gailu mugikorretarako aplikazioak, berma daitezen berdintasuna eta diskriminaziorik eza erabiltzaileen irisgarritasunean, bereziki desgaitasuna dutenen kasuan eta pertsona zaharren kasuan.

  4. artikulua. Aplikazio eremu subjektiboa.

  5. Webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako irisgarritasun politika hau aplikatu beharko zaie bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari –salbu Nafarroako Unibertsitate Publikoari– bai haiek kontratatutako entitate eta enpresei, baldin kontratu bat exekutatzen ari badira non emaitza izanen den web-produktu bat edo gailu mugikorretarako aplikazio bat.

  6. Webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako irisgarritasun politika hau nahitaez bete beharrekoa izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate guztientzat eta foru-sektore publiko instituzionalaren unitate guztientzat, bai eta haietako langile guztientzat ere.

  7. Baldin zalantzarik sortzen bada politika honek ezarritako jarraibideak aplikatzerakoan, Informazio Sistemaren Jabe den Unitateak ebatziko du, edo, bestela, Irisgarritasuneko Unitate Arduradunak, 5. artikuluko definizioen arabera.

  8. artikulua. Aplikazio eremu objektiboa.

  9. Webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako irisgarritasun politika hau aplikatuko zaie bai webguneei –edozein izanik ere horietara iristeko gailua– bai gailu mugikorren aplikazioei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta foru-sektore publiko instituzionalean.

    Orobat, aplikatuko zaie finantzaketa publikoa jasotzen duten webguneei eta gailu mugikorren aplikazioei, aurreikusten den bezala irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren lehenbiziko xedapen gehigarrian (errege dekretu horren bidez jorratzen da irisgarritasuna sektore publikoko webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako).

  10. Webguneetako eta gailu mugikorren aplikazioetako eduki irisgarriek honako hauek hartzen dituzte barnean: testu-informazioa eta bestelako informazioa; deskarga daitezkeen agiriak eta inprimakiak; aldez aurretik grabatutako aldi baterako multimedia edukiak; interakzio bidirekzionaleko moduak; inprimaki digitalen tratamendua; eta identifikatzeko, autentifikatzeko, sinatzeko eta ordaintzeko prozesuak betetzea; hori dena, edozein izanik ere jendearen esku jartzeko erabiltzen den plataforma teknologikoa.

  11. Politika honetatik salbuesten dira, hots, webguneetarako eta gailu mugikorren aplikazioetarako irisgarritasun politika honetatik, ondoko hauek: webguneetako eta gailu mugikorren aplikazioetako zuzeneko edukiak eta aldez aurretik grabatutako aldi baterako multimedia edukiak, direnak irrati-difusioko zerbitzu publikoaren emaileenak edo haien filialenak, edo beste erakunde batzuenak edo haien filialenak baldin betetzen badute irrati-difusioko zerbitzu publikoa ematearen agindu bat. Kasu horietan, edukiak araudi espezifikoaren arabera arautuko dira.

  12. Orobat, irisgarritasun politika honen aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira honako eduki hauek:

    1. 1112/2018 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik argitaratutako bulegotikako fitxategi formatuak, salbu beharrezkoak baldin badira jarduneko zeregin administratiboetarako, hots, errege dekretu horrek behartutako subjektuen eginkizunekin lotutako zeregin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR