68/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoko araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen helburua da ikasleak gaitzea hizkuntza horiek hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo erabil ditzaten. Irakaskuntza horiek hiru mailatan antolatuta daude: oinarrizko maila, tarteko maila eta maila aurreratua, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A, B eta C mailekin bat datozenak, hurrenez hurren. Maila horien barruan, gainera, beste azpisailkapen bat dago: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuaren bidez, egiaztapenaren ondoreetarako oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatu dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren oinarrizko curriculuma ezarri da, eta zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen eta errege dekretu horretakoen arteko baliokidetzak ezarri dira. Halaber, ezartzeko egutegiaz ari den azken xedapenetako lehenean xedatzen du, orokorrean, 2018-2019 ikasturtean ezarriko direla errege dekretu horretan araututako irakaskuntzak.

2/2006 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek ezarri beharko dutela aipatutako legean araututako irakaskuntzen curriculuma, Gobernuak, bere eskumenak erabiliz, finkatzen dituen curriculumaren oinarrizko alderdietatik abiatuta.

2018-2019 ikasturtean ezarriko bada, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezartzea, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan finkatutako oinarrizko alderdietatik abiatuta (2017ko 311. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 23koa).

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, aurretik Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpena emanik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta eremua.

    Foru dekretu honen xedea da alemana, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera hizkuntzen oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezartzea Nafarroako Foru Komunitaterako. Maila horiek bat datoz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A, B eta C mailekin, hurrenez hurren, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR