68/2017 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, “Itzaga” izeneko Batasuneko Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta Kontserbazio Bereziko Eremu horren eta “Itzaga” Hegaztien Babesgune Bereziaren Kudeaketa Plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Itzaga izeneko gunea Nafarroako erdialdean dago, Ibargoitiko, Itzagaondoko eta Untzitibarko udal-mugarteetan. Gune horretan badira Nafarroako dibertsitate biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta efizienteen bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Itzaga” izeneko ES0000127 gunea dago.

Batasuneko Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasuneko Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasuneko Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Itzaga” gunearen Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren eta apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretuaren arabera, Itzagako eremua Hegaztien Babesgune Berezia da (B-127 HBB, ES0000127 kodea ere baduena).

HBB horren mugak berraztertu ondoren eta doikuntza kartografikoak oinarri hartuta, egokia dirudi horiek berriz ere definitzeak, “Itzaga” gunearen mugekin bat etor daitezen.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Hauxe da foru dekretu honen xedea:

  2. ES0000127 Batasuneko Garrantzizko Lekua, “Itzaga” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. “Itzaga” izeneko B-127 Hegaztien Babesgune Bereziaren (HBB) mugak doitzea, Kontserbazio Bereziko Eremuaren mugekin bat etortzeko.

  4. ES0000127 Kontserbazio Bereziko Eremua eta “Itzaga” B-127 Hegaztien Babesgune Berezia kudeatzeko plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Itzaga” izeneko gunea Nafarroako erdialdean dago, eta 2.809,65 hektareako azalera dauka.

    Lekuak Itzaga izeneko Pirinioen aurreko mendi-adarra hartzen du bere baitan, Itzagaondoko eta Untzitiko ibarren (iparraldean) eta Ibargoitiko ibarraren (hegoaldean) artean dagoena.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

  6. artikulua. Gidaritza Batzordea.

  7. Gidaritza batzorde bat sortzen da “Itzaga” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  8. Gidaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natura baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Xedapen gehigarri bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europako Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

  9. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berrikusiko da.

  10. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berrikusten edo aldatzen ahalko da.

  11. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

  12. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da dibertsitate biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturaguneen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

  13. Dena dela, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

    Azken xedapenetan hirugarrena.–Garatzeko gaikuntza.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

    Azken xedapenetan laugarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    ERANSKINA

    “Itzaga” Hegaztien Babesgune Berezia eta ES2200127 Kontserbazio Bereziko Eremua kudeatzeko plana

    AURKIBIDEA

    I.–Planaren helburua.

    II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.

    III.–Planaren azken helburuak.

    IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

    V.–Araudia.

    VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

    VII.–Jarduketak.

    VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.

    IX.–Mugak.

    X.–Jarraipen-programa.

    XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

    XII.–Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

    I.–Planaren helburua.

    Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

    Gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea da kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

    Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR