68/2016 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 34. artikuluan xedatutakoaren arabera (haren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea), lehiaketa edo oposizio-lehiaketa irekiaren bidez beteko dira osasun laguntzako zerbitzuburu edo atalburuen lanpostuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta lanpostuak hornitzeko prozedura arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuak I. kapituluko 2. sekzioko A atalean arautzen du arestian aipatutako burutzetako lanpostuak betetzeko hautapen prozedura, baita adierazi ere prozedura hori eginen dela, baldin halako lanposturen bat hutsik badago, oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez edo, bestela ere, urriaren 20ko 11/1992 Foru Dekretuko 31. artikuluan aurreikusitako merezimenduen lehiaketa sistema bereziaren bitartez. Horietan, parte hartzen ahal izanen dute dagozkien deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituzten sendagileek.

Foru dekretu horretan ezarri da, baita ere, zerbitzuburutza eta atalburutza lanpostuetan sei urte bete ondoan, haien titularrek bitartekoz jarraituko dutela lanpostu horietan, aurreko artikuluak aipatzen duen ebaluazioa ebatzi arte. Era berean, 18. artikuluko 3. zenbakian adierazten da, unitatean lanpostu huts bat gelditzen denean eginen dela burutza betetzeko deialdi berria. Bitartean, plantillako sendagile espezialista bat bitarte baterako izenda daiteke burutza horretan jardun dadin.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berriki eman dituen zenbait epairen ildotik, eta publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipio konstituzionalekin bat etorriz, beharrezkotzat jo da bitarteko izendapenaren prozeduran langile guztiek baldintza berdinetan parte hartuko dutela bermatzea.

Osasuneko mahai sektorialean nahitaez negoziatu den foru agindu honen helburua da aurreko paragrafoan adierazitako lanpostuak bitarte baterako betetzeko prozedura arautzea, betiere berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipio konstituzionalei eta publikotasun printzipioari jarraituz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu edo atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenak eginez hornitzeko prozedura arautzea, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.

    Osasun laguntzako zerbitzuburu edo atalburuen lanpostuak bitarte baterako betetzeko, merezimenduen lehiaketa eginen da, deialdi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR