66/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua zati batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen (156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an).

Era berean, abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Foru dekretu hori 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Dekretu hori 2016ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean. Aipatu foru dekretua azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen (2016ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 25ean).

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretu horren bidez onetsitako egitura aldatzea proposatu du Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Zati batean aldatzen da irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. Hona aldaketak:

    Bat.–71. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “71. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

    1. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

    2. Toki Azpiegituren Zerbitzua.

    3. Toki Antolamendurako Zerbitzua.”

      Bi.–79. artikuluaren c) idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria:

      “c) Toki Antolamendurako Zerbitzuko eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko atalei laguntza ematea toki azpiegituren plan berriak ukitzen dituzten legeak prestatzen, eta programak eta aurkeztutako obrak hautatzeko irizpideak planteatzea”.

      Hiru.–4. atalaren izena aldatzen da, honela idatzita agertuko dena:

      “4. ATALA

      Toki Antolamendurako Zerbitzua”

      Lau.–81. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

      “81. artikulua. Toki Antolamendurako Zerbitzuaren esparru materiala.

      Toki Antolamendurako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:

    4. Nafarroako toki entitateen eskumenak aztertu, analizatu eta defendatzea.

    5. Nafarroako toki administrazioari lotutako arauak proposatu, aztertu eta tramitatzea.

    6. Nafarroako toki entitateen udal planta eta antolaketa administratiboa aztertzea eta analizatzea, haien hobekuntza sustatu eta bultzatzeko.

    7. Toki zerbitzuak batera emateko prozesuak sustatzea espazio funtzional egokietan, haien kalitatea hobetzeko, eta horretarako prestatzen diren laguntza neurrien berri ematea toki entitateei.

    8. Toki entitateak elkartzeko figurak sortu, garatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.

    9. Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuarekin koordinatuta, toki entitateei aholkularitza ematea sistema informatiko berriak eta kudeaketa administratiborako teknika berriak ezartzeko prozesuetan, bai eta prozedura eta tramite administratiboak erraztu eta sinplifikatzeko ere.

    10. Hobekuntza prozesuak aztertzea eta bultzatzea toki entitateetako langileen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR