66/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen dira Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hitzaurrea

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, artikulu bakarraren 3. idatz-zatian, 10. idatz-zatia gehitzen dio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluari, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan. Orobat, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, azken xedapenetako bosgarrenean, ziklo horiek ezartzeko egutegia ezartzen du. Horren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen ikasmaila 2014-2015 ikasturtean ezarriko da.

Aurreko guztiak berarekin ekarri du presazko arauketa bat, Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokionez, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntza multzoaren arauketaren aurretik egin dena, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez (otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituena). Haren V. kapituluan ezartzen dira ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko eta onartuak izateko zehaztapenak.

Era berean, eta aintzat harturik nola ezarri diren 2014-2015 ikasturtean hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, arautu egin dira hezkuntza sistemako lanbide heziketako ziklo horiek, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 22ko 53/2015 Foru Aginduaren bidez.

Oinarrizko Lanbide Heziketa ezarri den bi ikasturteetako esperientzia pilatzea giltzarri izan da inklusioaren printzipioa ezartzeko ziklo horien antolaketaren gidari; hortaz, bidezko da foru agindu bat egitea irakaskuntza horiek antolatzeko eta arautzeko Nafarroako Foru Aginduaren eremuan.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

      Foru agindu honek helburu du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen egiturari eta antolaketari buruzko jarraibide orokorrak ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, bat etorririk Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoarekin, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoarekin, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoarekin eta Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuarekin; orobat, helburu du irakaskuntza horiek arautzea Nafarroan.

    2. artikulua. Xedea eta helburuak.

    3. Oinarrizko lanbide tituluak eskuratzeko irakaskuntzen xedeak eta helburuak dira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako oro har ezarritakoak.

    4. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 40.2 artikuluan zehaztutako helburuaz gain, non adierazten baita ikasleak etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratu edo bete behar dituela, honako hauek ere izanen dira ziklo horietako helburuak:

      1. Ikasleen garapena eta heldutasuna erraztea. Horretarako, ikasleek lanean eta gizarte eta kultur jardueran modu arduratsuan parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak bereganatu behar dituzte, bereziki gizarte trebetasunak eta autoestimua.

      2. Oinarrizko prestakuntzari dagozkion eta aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzea, gazteak lanbide, kultur eta gizarte jarduerarako prestatzea helburu nagusia dela.

      3. Segurtasunez lan egiteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren ohiturak eta jarrerak erakustea.

      4. Lan esperientziak eskaintzea lantokiko prestakuntza izeneko moduluaren bidez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.

      5. Ikasleen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako orientazio soziolaboral eta akademikoaren bitartez, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuaren ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.

      6. Esparru desberdinetan prestakuntzarekin jarraitzeko beharrezko gaitasunak garatzea erraztea, bizitzan zehar ikasten segitzeko.

    5. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzea.

    6. Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek egin ditzakete, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluan ezartzen den bezala, ondoko baldintzak batera betetzen dituzten ikasleek:

      1. Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.

      2. DBHko hirugarren maila bide arruntez egin izana, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, edo, salbuespenez, DBHko bigarren maila bide arruntez egin izana edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa batean, edo Curriculum Egokituko Programa bat.

      3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatutako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan adierazitakoarekin bat.

    7. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin bat, ikaslea irakaskuntza horietan sartzeko, baimentzeko agiria emanen dute gurasoek edo legezko tutoreek, eta agiria ikaslearen espedientean sartuko da, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko prozeduran erabiltzen diren gainerako agiri guztiekin.

    8. artikulua. Aholku orientatzailea.

      Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 28.7 artikuluan aipatzen den aholku orientatzaileak, Oinarrizko Lanbide Heziketan ikasleak inskribatzeko prozeduran erabiliak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatua bete beharrez, ondokoa eduki beharko du gutxienez:

      1. Txosten arrazoitua, adieraziz helburuak zenbateraino bete diren eta dagozkion gaitasunak eskuratu diren.

      2. Ikastetxeak ikasleari jarri dizkion aniztasunarekiko arretatako neurrien identifikazio zehaztua.

      3. Aginduzko ebaluazio psikopedagogikoa, ikaslearekin izandako elkarrizketa barne.

      4. Azken aholkua, adieraziz hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea ibilbide egokiena den ala ez den.

    9. artikulua. Antolaketa modalitate orokorra.

    10. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen eskaintzak, inklusioaren printzipioa gidari, antolaketa modalitate bakarra izanen du, eta bi ikasturte osotan garatuko da.

    11. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak honako hauetan irakatsiko dira:

      1. Ikastetxe publikoak

      2. Ikastetxe pribatu itunduak

      3. Irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuetan, erakundeetan edo elkarteetan. Hezkuntza Departamentuak baimenduko die ziklo hauek irakastea. Kasu horietan, ikasleen eskolatzea partekatua izanen da, hau da: Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa irakasten duen entitatea zer ikastetxe publikori atxikirik dagoen, hartan egonen da matrikulaturik ikaslea.

  2. KAPITULUA

    Prozedura, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartua izateko prozesuan inskribatzeko

    1. artikulua. Inskribatzeko prozedura.

    2. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartua izateko prozesuan inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

      1. Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik den neurri egokia Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako proposatutako inskripzioa, ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, foru agindu honen 1. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

      2. Aholku orientatzailea: Ikastetxeko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; 4. artikuluan adierazitako atalak izanen ditu, gutxienez, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.

      3. Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: ikastetxeko zuzendariak irakasle-taldearen txosten proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, foru agindu honen 3. eranskineko ereduaren arabera, helburu hauekin:

        –Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

        –Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

        –Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

      4. Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: Zuzendariak proposamena, 4. eranskinaren araberakoa, igorriko dio ikastetxeko ikuskatzaileari eta horrek egiaztatuko du foru agindu honen 3. artikuluan sartzeko zehaztutako baldintzak betetzen diren, artikulu honetako prozedurari jarraituz, baita aholku orientatzaileak proposatzen duen ikaslea inskribatzea eta gurasoek edo legezko tutoreek inskripzioaren proposamena onartzen duten ere Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko prozeduran. Inskripzioaren azken...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR