65/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak proposatu du plantilla organikoan sartzea gaur egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak. Halaber, zehaztu du kontratatutako langile berberek beteko dituztela horiek aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Laneko Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71878 zenbakia duena.

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71879 eta 71880 zenbakiak dituztenak.

–Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71881 zenbakia duena.

–Osasun publikoko goi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71882 eta 71883 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71884, 71885 eta 71886 zenbakiak dituztenak.

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71887 zenbakia duena.

–Estatistikako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71888 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71889 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71890 zenbakia duena.

–Laborategiko teknikari espezialistak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR