63/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldi baterako berrantolatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bulegoetarako babes itxituren hornidura kontratuak sinatzeko eskumena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 63/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldi baterako berrantolatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bulegoetarako babes itxituren hornidura kontratuak sinatzeko eskumena. Alarma egoera deklaratu ondoren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lokal gehienetan jarduera presentziala eten ondoren, beharrezkoa da behar diren jarduketak egitea jarduera presentzialera itzultzeko, Gobernuak –egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita– zehazten duen heinean. Itzulera hori langileen segurtasun baldintzak betez egin behar da. Ezarri beharreko neurrien artean, babes itxiturak instalatzea dago, bai jendeari arreta emateko tokietan, bai pertsonen artean uzteko gomendatu den distantzia (2 metro) mantentzea ezinezkoa den tokietan, besteak beste.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 16ko 2/2018 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko zuzendaritza nagusiek, idazkaritza tekniko nagusiek eta zerbitzu-zuzendaritzek kasuan kasuko administrazio unitatearen funtzionamendurako beharrezko gertatzen diren gastu txikiak baimentzen ahalko dituzte, baldin eta, aurrekontuetan dirua izanik, gastuen zenbatekoa ez bada 15.000 euro baino handiagoa, BEZa kenduta, zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusien kasuan, eta 5.000 euro baino handiagoa, BEZa kenduta, zerbitzu-zuzendaritzen kasuan, eta eskuratu beharreko hornidurak ez badira modu zentralizatuan antolatzen.

Itxiturak erostea ez da modu zentralizatuan egin beharreko horniduratzat hartu. Beraz, unitate bakoitzak eskuratzen ahalko ditu behar dituen produktuak, betiere ezarritako muga gainditu gabe.

Dena dela, ikusirik departamentu batzuen langile bolumena eta kontuan harturik bulegoak nola dauden banatuak, litekeena da diru-muga hori nahikoa ez izatea. Kasu horretan, eskumena aipatutako zortzigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan ezarritako araubide orokorrari jarraikiz erabiliko da. Horren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuan (erakunde autonomoak alde batera utzita) hornidura kontratuak sinatzeko eskumena kontratazio publikoaren arloan eskudun den departamentuari dagokio, aurreko apartatuan aipatutako hornidurak salbu.

Horniduren erosketa zentralizatzeko arrazoiak eraginkortasunari eta efizientziari lotuta daude, eremu publikoan erosketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR