63/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloan Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatzen dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretua aldatu behar da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak aldaketa esanguratsuak eduki dituelako, batez ere arau-hauste eta zehapenei dagokienez.

Alde batetik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra partez aldatzen duen abenduaren 28ko 28/2016 Foru Legeak, V. titulu bat gehitu zion aipatu Tributuei buruzko Lege Orokorrari, “Ogasun publikoaren kontrako delituaren kasuetarako jarduketak” izenekoa, zerga Administrazioaren eskumenak eta ahalmenak indartzeko asmoz, iruzur fiskalari aurre hartzeko eta haren aurka borrokatzeko.

Beste alde batetik, Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak partez aldatzen du Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, eta arau-aldaketa garrantzizkoak sartzen ditu, arau-hauste arinen eta astunen arloan eta mailaketa irizpideei buruzkoan. Horrez gain, arau-hauste arin eta larriei ezarritako zehapenen murriztapen bat sartzen du, berehala ordaintzeagatik. Eskudiruz berehala ordaintzeagatiko murriztapena egiteko arrazoia eta oinarria da adostasuna eta berehalako ordainketa sustatzea, bai eta kudeaketa eta diru-bilketa errazagoak izatea ere, eta, horrekin batera, geroratzeko eskaerak gutxiago izan daitezen bultzatzea.

Horren guztiaren ondorioz, beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloan Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatzen dituen ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua aldatzea, alderdi hauetan:

  1. Ogasun Publikoaren aurkako delituetako eta harekin lotutako beste hainbat delitutako administrazio prozeduraren tramiteetan. Horrela, erruduntasunaren testigantza jurisdikzio eskudunera igortzeak edo espedientea Fiskaltzara igortzeak zehapen prozeduran edukiko dituen ondorioak berriz arautuko dira.

  2. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 103. eta 104. artikuluek aipatzen duten zergaren ondorioetarako garrantzia duten datuak, txostenak eta aurrekariak jakinarazi beharra hausteagatiko zehapenetan, aipatu foru legearen gutxieneko muga berriak sartu dira.

  3. Kontabilitate eta erregistro arloko betebeharrak ez betetzeagatiko zehapenetan, arau-hauste berri bat sartu da, honako hau, hain zuzen: hiru hilabeteko epea agortzea helbide fiskala, edo helbide fiskalaren aldaketa jakinarazteko betebeharra bete gabe.

  4. Eremu horretan bertan, arautu dira erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, hau da, Informazioa Berehala Emateko (IBE) sistemaren bidez, eramateko betebeharrean atzeratzeagatiko zehapenak aplikatzeko arauak.

  5. Zerga administrazioaren jarduketei gogor edo uko egiteagatiko nahiz aitzakiak bilatzeagatiko zehapenei dagokienez, zehaztu da ikuskapen edo bilketa faseetan baizik ez direla zehatzeko modukoak izanen, eta ez kudeaketa fasean, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren idazketa berriak xedatzen duenari jarraikiz.

  6. Mailakatzeko irizpideetan, irizpide berri bat sartu da: zerga Administrazioaren jarduketei gogor edo uko egitea nahiz aitzakiak bilatzea, edo haren ikerlanari oztopoak jartzea kudeaketa, ikuskapen edo bilketa faseetan. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak ezartzen duenarekin bat etorriz, irizpide horien zenbatekoak ezarri dira, zerga Administrazioak egiten dituen eskakizunen arabera.

    Arau-hauste astuneii dagokienez, aldaketak sartu dira zerga Administrazioaren jarduketei gogor edo uko egitea nahiz aitzakiak bilatzea, edo haren ikerlanari oztopoak jartzea mailakatzeko irizpideetan.

  7. Lehen ere esan den bezala, xeheki arautzen da berehala ordaintzeagatiko murriztapenen aplikazioa tributu arloko arau-hauste arin eta astunetan, subjektu pasiboari egiten zaizkion erregularizazio eta zehapen proposamenetan adostasuna dagoen kasuetan.

    Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloari buruzko Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatzeko ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretua aldatzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloari buruzko Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren xedapenak garatzeko ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuaren manuak, jarraian jasotzen direnak, honela geratuko dira idatzita:

    Bat.–4. artikulua.

    “4. artikulua. Jarduketak Ogasun Publikoaren aurkako delituetako eta harekin lotutako beste hainbat delitutako kasuetan.

  8. Zerga administrazioak uste badu zergapekoaren portaera Zigor Kodearen 305. edo 305. bis artikuluek delitutzat jotzen dutenetakoa dela, erruduntasunaren testigantza jurisdikzio eskudunera igortzeak edo espedientea Fiskaltzara igortzeak ondorio hauek sortuko dituzte:

    1. Hasiera eman ez bazaio zehapen prozedura bati egitate horiengatik, zerga Administrazioak ez dio hasiera emango.

    2. Prozedura horri hasiera eman bazaio, zerga Administrazioak ez dio jarraipenik emango tramitazioari, eta amaitutzat emango da.

    3. Egitate berberengatik zerga-zehapena jarri bada, exekuzioa bertan behera geratuko da.

    Ondorio hauek gertatuko dira zerga Administrazioak dakienean egitate berberengatik prozesu penal bat garatzen ari dela.

    Atal honetan ezartzen dena beste zehapen prozedura bat hasteko aukera galarazi gabe ulertuko da, edo, hala badagokio, aldez aurretik bertan behera geratu den zehapen administratiboaren exekuzioa berriz hastea galarazi gabe, delitu zantzurik ikusi ez den kasuetan, auzitegiek frogatutzat ematen dituzten egitateekin bat.

    Agintari judizialek kondena-epaia emanez gero, ezin izanen da administrazio zehapena jarri egitate berberengatik.

  9. Zerga administrazioak uste badu egindako arau-haustea Zigor Kodearen 310. artikuluak delitutzat jotzen dutenetakoa dela, aurreko artikuluak ezartzen duenari jarraikiz jardungo da, eta ezin izango da prozedurari hasiera eman edo jarraitu gertaera berberengatik zehapenak ezartzeko, eta gertaera hauek ez dira aintzat hartuko egindako zerga arloko arau-hausteak kalifikatzeko.

    Atal honetan aurreikusitako kasuetan, delitua dagoenik ikusten ez bada, zerga Administrazioak zehapen prozedura administratiboari hasiera ematen ahal dio, epaitegiek frogatutzat eman dituzten egitateekin bat.

  10. Zerga administrazioak uste badu atzemandako egitateetan Zigor Kodearen 306. artikulutik 308. artikulura aurreikusten diren delituetako bat egin delako zantzuak badirela, eginbideetan jasoko ditu egitateak eta gorabeherak, eta horren berri emango dio administrazio organo eskudunari, behar den egiaztapena egiteko. Hala ere, diru-laguntzen egiaztapena Nafarroako Zerga Ogasunari badagokio, lehenagoko 1. apartatuak ezartzen duenari jarraikiz jardungo da.

    Bi.–7. artikuluko 1. eta 3.apartatuak.

    “1. Aitorpenik ez aurkezteak edo aitorpen faltsuak, osatugabeak edo okerrak aurkezteak 6 eta 901 euro arteko isuna edukiko dute, egin den arau-hauste arin bakoitzeko, egindako arau-haustea ez bada 8.etik 12.era bitarteko artikuluetan xedatzen duenari jarraikiz zehatzeko modukoa.

    Aitorpenak, komunikazioak, informazio ereduak edo, zergaren araudiaren arabera, baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko gainerako agiriak paper-formatuan aurkeztea ere 6 eta 901 euro arteko isunarekin zehatuko da”.

    “3. Aurreko 1. apartatuak ezartzen dituen zehapenak 14.1 artikuluko a), c) eta e) letrek arautzen dituzten gorabeheren arabera mailakatuko dira.

    Hiru.–8. artikulua.

    “8. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 103. eta 104. artikuluek aipatzen duten zergaren ondorioetarako garrantzia duten datuak, txostenak eta aurrekariak jakinarazi beharra hausteagatiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR