63/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, nekazaritzako politika bateratuaren arloko zuzeneko laguntzen, landa garapeneko laguntzen eta mahastizaintza sektorearen laguntzen baldintzazkotasunaren esparruan eskumena duten kontrol agintaritzak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako politika bateratuaren esparru berrian, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 EB Erregelamenduak, Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, VI. tituluan ezartzen ditu 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko arauak baldintzazkotasunari dagokionez.

2014ko uztailaren 17ko 809/2014 EB Exekuzio Erregelamenduak, 1306/2013 EB Erregelamenduko aplikazio xedapenak ezartzen dituenak, landa garapenerako neurriak eta baldintzazkotasuna kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratuari dagokionez, behartzen ditu estatu kideak baldintzazkotasunaren araubidea benetan betetzen dela kontrolatzen duen sistema bat ezartzera. Sistema horretan esku hartuko dute, behar izatera, kontrol agintaritza eskudun batek edo gehiagok, koordinazioaz arduratzen den agintaritza batek eta erakunde ordaintzaileak. 67.2 artikuluak ezartzen du erakunde ordaintzailea izendatua izan daitekeela baldintzazkotasunaren betebehar, arau, ekintza edo esparru batzuk edo guztiak kontrolatzeko ere, baldin eta bermatzen bada kontrolen eraginkortasuna izanen dela kontrolatzeko erakunde edo organo espezializatu batek egiten dituenaren parekoa.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak, ordainketa zuzenak, landa garapenerako urteko zenbait prima edo mahastizaintzaren sektorearen aldeko zenbait programarengatik egiten diren ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezartzen dituenak, bere 5. artikuluan, zehazten du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioari lotutako Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa (NBEF) izanen dela baldintzazkotasunaren kontrolak koordinatzeko sistemaz arduratzen den agintaritza Espainian, eta autonomia erkidegoetako organo eskudunek, zein bere lurraldeko kontrol jardueren arduraduna den aldetik, izendatuko dituztela kontrolatzeko kasuan kasuko erakunde espezializatuak, baldintzazkotasun arauak betetzen direla zaintzeko.

Baldintzazkotasuna kontrolatzeko sistema nekazaritzako politika bateratuaren esparru berrira egokitzeko, bidezkoa da, horrenbestez, eskudun diren organoak izendatzea Nafarroako Foru Komunitatean baldintzazkotasunaren esparruan kontrol eginkizunak betetzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Baldintzazkotasunaren esparruko kontrol agintaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR