61/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Gobernuko herritarren arretarako bulegoak irekitzea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 61/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Gobernuko herritarren arretarako bulegoak irekitzea. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen Espainiako lurralde osoan, osasun krisiari aurre egiteko; alarma egoera hori lau aldiz luzatu da, azkena maiatzaren 8ko 514/2020 Errege Dekretuaren bidez, 2020ko maiatzaren 24ko 00:00ak arte, arau horretan adierazitako baldintzetan.

Koronabirusaren (COVID-19) pandemiak eragin duen osasun krisiaren ondoriozko egoera ez-ohikoa dela eta, alarma egoera deklaratzeaz gain mota desberdinetako neurriak hartu dira zenbait esparrutan.

Neurri horien artean nabarmendu beharra dago Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 54/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez bertan behera uzten baita lantokietako jarduera presentziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, funtsezko zerbitzu publikoentzat izan ezik, koronabirusaren (COVID-19) bilakaera epidemiologikoaren ondorioz. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak itxi ziren herritarrentzako arreta presentzialerako, birusaren hedapena ekiditeko prebentzio neurri gisa.

Normaltasun Berrirako Trantsizio Planean aurreikusitako neurrien barruan, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren bidez malgutu ziren Espainia mailako zenbait murrizketa, alarma egoeraren deklarazioren ondotik ezarritakoak, eta erabaki zen Nafarroako Foru Komunitatea I. fasera pasatzea.

Herritarren arretarako bulegoak berriz irekiko direla aurreikusita, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko Herritarren Arretarako Atala lanean ari da ebaluatzeko zein diren arreta presentziala berriz ematen hasteko baldintzak. Hauek dira, funtsean, kontuan hartu beharrekoak: herritarrei arreta ematea, langileen nahiz herritarren segurtasuna, eta herritarren arretarako erregistroen arteko koordinazioa Nafarroako Gobernuaren barruan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak 59/2020 Foru Agindua eman zuen maiatzaren 14an, haren bidez arautzeko nola itzuliko diren, urratsez urrats, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR