600E/2017 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 44/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluaren arabera, Osasun Departamentuko kontseilariari dagokio atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoa bada egituraren eginkizunak hobeki garatzeko, betiere Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik eta antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 10eko 44/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposatu du egitura hori aldatzea, unitateen mailan, hurrengo urteetan garatu beharreko zenbait plan eta programa onetsi direlako, batez ere osasun eskolei eta prebentzioari lotuak.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Osasuneko kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 44/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zen.

Bat.–1. artikuluko b) letra kentzen da.

Bi.–4. bis artikulua eransten da, honela idatzita agertuko dena:

“4. bis artikulua. Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuaren unitateak.

Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuaren barruan, Osasun Eskolaren Unitatea ezartzen da, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalari atxikia.”

Hiru.–17. artikulua erasten da, honela idatzita agertuko dena:

“17. artikulua. Osasun Eskolaren Unitatearen eginkizunak.

Osasun Eskolaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Osasun Eskolaren eta hura osatzen duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR