6/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez 2019. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 6/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez 2019. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2019an nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2019an Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2010).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

2019. URTEAN NEKAZARIEK ETA ABELTZAINEK...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR