6/2019 FORU LEGEA, otsailaren 7koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina ezartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duena

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ESTATUTUAREN TESTU BATEGINA EZARTZEN DUEN ABUZTUAREN 30EKO 251/1993 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Gaur egungo gizarteak badu erreibindikazio etengabe bat: neurriak ezartzea bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateragarri egitearen esparruan, errazte aldera gizonen eta emakumeen artean familia-ardurak eta ardura pertsonalak modu orekatuan banatzea eta, halaber, erantzukidetasuna sustatzea berdintasun erreala lortze aldera, emakumeen langabezia eta pairatzen duten soldata-arraila gainditzea ahalbidetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.b) artikuluak eskumen osoa esleitzen dio Nafarroari Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu-araubidearen gainean, Estatuko oinarrizko legediak funtzionario publikoei aitortzen dizkien funtsezko eskubideak eta betebeharrak errespetatuz.

Eskumen hori baliatuz onetsi zen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena, zeinaren 36.1.f) artikuluak jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioei eskubidea esleitzen baitie ikasketa-, ezkontza- eta amatasun-lizentzia ordainduak eta norbere arazoetarako lizentzia ordaindugabeak izateko. Aipatu artikuluaren bigarren apartatuak ezartzen duenez, eskubide horien egikaritzea estatutuan eta haren erregelamendu-xedapenetan ezarritakoari egokituko zaio.

Guraso-baimenei dagokienez, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuak, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duenak, 16. artikuluan, gurasotasun, harrera edo adopzioagatiko lau asteko baimena ezartzen du.

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen azken xedapenetako hogeita hemezortzigarrenaren hirugarren apartatuak aldatu egin zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enplegatu publikoaren oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 49.c) artikulua. Hartara, bost astera bitarte luzatu zen seme-alaba baten jaiotza, adopziorako zaintza, harrera edo adopzioagatiko gurasotasun-baimena.

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 2018ko uztailaren 5eko...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA