6/2015 FORU DEKRETUA, otsailaren 4koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

2012ko azaroan, Kontuen Ganberak txosten bat egin zuen, ezartzen duena galarazi beharko litzatekeela Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza organoetako parte den entitate batek aldez aurretik bere adostasuna eman behar izatea bera onuradun izan daitekeen lankidetza-hitzarmenetan. Eskuduntza hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Batzorde Iraunkorrari ematen zaio, erakunde horren estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 8.1.a) artikuluaren bidez.

Bestetik, on da Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren defentsa juridikoa Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari esleitzea.

Irizpide horiei jarraituz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak estatutuen aldaketa onetsi du, Batzorde Iraunkorraren eskudantzia hori kentzeko, eta aipatu erakundearen defentsa juridikoa Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari esleitzeko.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 4an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, aldatzea.

Honela idatzita agertuko da 8. artikulua:

Bat.–“8. artikulua. Eskudantziak.

  1. Eskudantzia hauek dagozkio Batzorde Iraunkorrari:

  1. Enplegu politiken plangintzan parte hartzea eta horiek garatzen dituzten arauen aldeko txostena egitea.

  2. Enplegurako politika aktiboak zehaztuko dituzten ekintzak, planak edo programak prestatzea eta horien jarraipena egitea, eta ekonomikoki kuantifikatzea.

  3. Gobernu Kontseiluko buruari bileretarako deia egin dezala proposatzea eguneko gai zerrendarekin batera.”

Bi.–Beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR