5E/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Ezkabarteko Udal Plana aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena, 2. poligonoko 110. eta 111. lurzatietan basoa babesteko lurzoru urbanizaezineko azpikategoria produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin bihurtzeko. Sustatzailea Orrioko Kontzejua da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ezkabarteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ezkabarteko Udal Plana aldatzeko espedientea behin betiko onestea, 2. poligonoko 110. eta 111. lurzatietan basoa babesteko lurzoru urbanizaezineko azpikategoria produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin bihurtzeko. Sustatzailea Orrioko Kontzejua da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR