59/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak, 16. artikuluan, ezartzen du Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute erakunde aholku-emaile hori, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz, eta, orobat, haren osaera ezartzen du.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak uztailaren 26an emandako 145/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratu zen. Aipatutako foru agindu hori 2016ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an.

Gaur egun, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaeran, lehendakaria da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilaria, María José Beaumont Aristu, eta lehendakariordea Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz. Segurtasun publikoaren arloko departamentu eskuduna den Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari diharduten hiru kideak honako hauek dira: Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Antonio García Malumbres, Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria [sic, gaur egun Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua da], Nekane Ágreda Arróniz, eta Nafarroako Foruzaingoko burua, Torcuato Muñoz Serrano.

Hamar batzordekide, udaltzaingoa duten toki entitateen ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioek proposatu eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilarik izendaturik: Mikel Oteiza Iza, Atarrabiako Udaleko alkatea; David Álvarez Yanguas, Castejongo Udaleko alkatea; Helena Arruabarrena Polite, Eguesibarko Udaleko zinegotzia; Koldo Leoz Garciandia, Lizarrako Udaleko alkatea; Aritz Romeo Ruíz, Iruñeko Udaleko zinegotzia; Arturo Goldaracena Asa, Tafallako Udaleko alkatea; Eneko Larrarte Huguet, Tuterako Udaleko alkatea; Emilio Cigudosa García, San Adriango Udaleko alkatea; Raúl Maiza González, Berriozarko Udaleko alkatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR