57/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2018ko Argazki Lehiaketaren oinarriak, haren sariak emateko modua eta 3.000 euroko gehieneko gastua (BEZa barne) onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua arlo horretako erakunde eskuduna da, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legean ezarritakoaren arabera, zeinak 3. atalean Gazteriaren arloko politikak lantzen baititu. Haren 27. artikuluak (“Gazteak eta kultura”) honako hau dio 1. apartatuan: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, arlo horietan eskudunak diren departamentuen bitartez eta indarra duen araudiarekin bat, gazteen kultura eta sormena sustatzeko politikak gauzatuko ditu”.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan xedatutakoak sendotu egiten du eskumen hori, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren estatutuek ere (abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak), gazteriaren esparruari berariaz heltzeko. Zehatz-mehatz, 24. artikulua Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalaren eginkizunei buruzkoa da, eta d) apartatuan gazteen kultur sormena bultzatzen du.

Horrekin bat etorriz, abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak onetsitako NKGIren Estatutuek, Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak dituen eginkizunei buruzko 24.d) artikuluan, honako hau diote hitzez hitz: “Gazteen kultur sormena eta artean duten parte-hartzea bultzatzea ekintza hauen bidez: diru-laguntzetarako deialdiak, lehiaketak egitea...”.

Honi indar handiagoa emateko, Nafarroako Gobernuaren 2017-2019rako Gazteriaren II. Planak aintzat hartzen du, halaber, gaZteen artearen eta sormenaren sustapena eta osasunaren eta bizi kalitatearen hobekuntza, aukerak eskainiz ohitura osasungarrien garapenerako Planaren 2-Lehentasunezko Ardatzean (norberaren Prozesua) biltzen eta bertako ekintzetan gauzatzen den bezala.

Inguruaren eta gizartean bizitzearen barnean dago kontziente izatea denon jarrerak eragina duela ingurunearen jasangarritasunean, eta gogoeta honetan sakontzeko, Gazteriako Zuzendariordetzak argazki lehiaketa baterako deialdia egiten du, aipatu txartelaren jabe direnentzako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Argazki Lehiaketaren deialdia eta hura arautzen duten oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean azaltzen dira. Halaber, agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta NKGIren web orrian argitaratzeko, baita Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren ohiko komunikabideetan ere.

  2. Guztira 3.000 euroko gastua baimentzea, sariak osorik ordaindu eta emateko. Sari horiek “Gazte txartelaren sariak, lehiaketak eta txapelketak” izeneko A50003 A5220 4809 232102 partidaren kargura emanen dira.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Agiri horiek guztiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR