57/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, honako proiektu honen jendaurreko aldia ebatzi eta behin betiko onesten duena: “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 10eko 239/2016 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 26ko 276E/2016 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektuari, Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuaren aurretik, Ultzamako eta Baztango udal mugarteetan.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio bat jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

–1. alegazioa, María Josefa Obregozo Vergarak aurkeztua.

1.1. Azaltzen duenez, Baztango 2. poligonoko 123. lurzatia (Almandoz) bere jabetzakoa da, eta eskatzen du zuzendu dadila proiektuaren behin-behineko onespenean argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horri buruzko agiria aurkeztu du.

Erantzuna:

Onetsi da alegatutakoa. Aurkeztutako dokumentazioa eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistro Fiskala ikusirik, ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendu da.

1.2. Adierazten du 16. bidea aldatu egin behar dela, eta ibilbidea Belatebidetik egin behar dela, eta 453G lurzatitik (mendia-zuhaiztia), soroa eta Tabernariko Borda ez ukitzeko.

Erantzuna:

  1. Alegatutakoa ezetsi da. Proiektuak ez du Tabernariko Borda eraikina ukituko. Bidearen trazadurari dagokionez, bordarako sarbidea baliatu da, eta behin hura iraganda, sestra-kurba batetik jo da, izan ere topografikoki toki bideragarri bakarra da S-41 zundaketara iristeko. Sarbideei buruz egindako lehenbiziko azterlanean, planteatu zen mendebaldetik doan bidetik sartzea (handik proiektatu da S-40 zundaketarako sarbidea), eta S-41 zundaketara jarraitzea, baina han 70 metroko desnibela dago; hortaz, ezinezkoa zen.

    Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza-proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

    Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

    Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  2. Jendaurreko epea ebaztea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR