56/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, luzatzen dituena salgaiak garraiatzeko zenbait ibilgailuren eta ibilgailu-multzoren zirkulazioari ezarritako mugak Nafarroako Foru Komunitateko N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan ibiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak errepideen, trafikoaren eta zirkulazioaren arloan dituen eskumenak Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. artikuluan daude arauturik. Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 31. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, errepideen arloan eskumen duen departamentuak, bere eskumenen eremuan, aldi baterako zein betiko mugak jartzen ahalko dizkio zirkulazioari, argudioak emanda, Nafarroako Errepideen Sarearen zenbait tartetan, baita ibilgailu mota jakin batzuei ere, sarearen kontserbazio arazoengatik, errepideak berritzeko lanengatik edo egoera bereziren batek, eskakizun teknikoek edo bide-segurtasunak hala eskatzen dutenean. Zirkulazioaren antolamenduan eskumena duen departamentuari emanen zaio muga horien berri, baita lurralde mugakideetako agintari eskudunei ere.

Eskumen horiek erabiliz, Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 10ean eman 31/2018 Foru Aginduaren bidez, aldi baterako mugak jarri zitzaizkien salgaiak garraiatzeko zenbait ibilgailuri eta ibilgailu-multzori Nafarroako Foru Komunitatean N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan ibiltzeko. Foru agindu hori 2018ko 124. Estatuko Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, eta 2018ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, argitaratu zen.

Aipatutako neurriak 2018ko uztailaren 15era bitarte ezarri ziren, eta obra batzuk dira haien jatorria. Izan ere, bide segurtasuna eta zirkulazioaren jarioa hobetzeko eta N-121-A errepideko Belateko eta Almandozko tunelak egokitu behar direnez, 2004/54/EE Zuzentarauan eskatutako segurtasun neurriei jarraikiz, ezinbestekoa zen zirkulazioa ixtea aipatutako tuneletan, eta zirkulazioa Belateko mendate zaharrera (NA-1210) desbideratzea gutxi gorabehera bost hilabete eta erdiz obren hasieratik, hau da, 2018ko ekainaren 4tik aurrera.

Ibilgailuen zirkulaziorako mugak ezarri zirenetik Nafarroako Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak astero egin dituen txostenen arabera, eta, bereziki, 2018ko ekainaren 25ean egindakoaren arabera, ikusten da N-121-A eta N-1210 errepideetan nabarmen jaitsi dela gertakarien eta istripuen kopurua, aurrekoarekin alderatuta, eta gertatu direnetan ez dela izan zauritu larririk ez eta hildakorik ere; hortaz, zirkulazioari ezarritako mugek eragin positiboa izan dute bide segurtasunari dagokionez.

Dudarik gabe, istripuen kopurua jaisteko faktore esanguratsuenetako bat N-121-A errepidean ibilgailu astunen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR