56/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez 2015. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean estatistika argitaratu beharrari buruz Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2015ean nekazaritzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketa portzentajeen inguruan.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketak erabili ohi dira urte anitzeko errentamenduen prezioa eguneratzeko urtero nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko aprobetxamenduetan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2015ean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2010).

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko otsailaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

2015. URTEAN NAFARROAKO NEKAZARIEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR