550E/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua aldatzen duena. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du ezen osasun laguntzako zerbitzuen, atalen eta unitateen egitura Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu ondoren.

Foru dekretu horren 25. artikuluak Kudeaketa Zuzendaritzaren egitura arautzen du, eta kudeaketa organo zentralak eta kudeaketa organo periferikoak bereizten ditu. Organo zentralak dira Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza, Profesionalen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Araubide Juridikoaren Zerbitzua eta Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua. Organo zentralen artean, Araubide Juridikoaren Zerbitzua dago.

Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren eginkizunak aurretik aipatu den 171/2015 Foru Dekretuaren 53. artikuluan arautzen dira.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

Foru agindu horrek indarra hartu zuenetik igaro den denbora eta bertan eskuratutako esperientzia ikusita, beharrezkoa da Araubide Juridikoaren Zerbitzuari egitura ematea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an emandako 12/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezartzeko Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an emandako 12/2016 Foru Aginduaren artikulu bakarrari 6. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita agertuko da:

“Sei. Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

  1. Araubide Juridikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

    1. Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Atala.

    2. Herritarrekiko Harremanetako Laguntza Juridikoaren Atala.

  2. Baliabideak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR