544/2015 EBAZPENA, urriaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Cordovilla-Muru Artederreta”/”Muru Artederreta-Orkoien” zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko linea elektrikoa aldatzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2013ko urriaren 14an, Fernando Martínez Fanegas jaunak, Red Eléctrica de España SAU ordezkatuz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan eskatu zuen instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, instalazioa gauzatzeko proiektua onetsi eta zehazki horren onura publikoa deklaratzeko:

–Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU.

–Espedientea: SAT09767.

–Instalazioaren kokapena: Galarko, Beriaingo eta Biurrun-Olkozko udal mugapeak.

–Xedea: egungo instalazioa aldatzea ezinbesteko arrazoiengatik, horren euskarri bat mugitu delako eta linearen beste lau euskarri mugitzeko arriskua delako.

–Ezaugarri teknikoak: 18M-38M tartea aldatzea “Cordovilla-Muru Artederreta”/”Muru Artederreta-Orkoien” zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko linea elektrikoan. Aldatu beharreko tartearen luzera 6,108 kilometrokoa da gaur egun. Aldaketaren xedea da 18M-38M tarteko euskarriak ordeztea, hau da: 19M, 20M, 21M, 22M, 23M, 24M, 25M, 26M, 27M, 28M, 29M, 30M, 31M, 32M, 33M, 34M, 35M, 36M eta 37M tarteak. Tartearen luzera 6,870 kilometrokoa izanen da aldaketa gauzatu ondoren.

–Aurrekontua: 2.015.330,83 euro.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Plangintza eta Laguntza Atalak aldeko txostena eman zuen 2013ko azaroaren 4an.

2014ko urtarrilaren 9an, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Energia Politikaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi zuen ezen mantentze zuzentzaile bat denez, eta ez instalazio berri bat, ez zela bidezko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 35.2 artikuluan aipatzen den txostena egitea.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 86/2014 Ebazpenaren bidez, Red Eléctrica de España SAUri baimena eman zitzaion lau aireko gurutzaketa egiteko: bat Etxabakoitz-Arrizabalaga NA-6000 errepidean, 10+355 k.p.an, beste bat Arlegi-Beriain NA-6007 errepidean, 2+018 k.p.an; hirugarren bat Beriain-Subitza NA-6009 errepidean, 2+700 k.p.an.; eta azken bat Biurrungo sarbidean, NA-6015 errepidean, 3+552 k.p.an.

2014ko uztailaren 7an, Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak baimena eman zion Red Eléctrica de España SAUri aireko gurutzaketak erreka hauen gainean egiteko: Eraria, Loidia, Gesalaga, Termus eta izenik gabeko bat.

Red Eléctrica de España SAUren eskaera Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri igorri zitzaion, eta honek ez du ezer adierazi; horregatik ulertzen da ados dagoela eskatutako baimenarekin, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 146. artikuluak aplikatuta.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Red Eléctrica de España SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2014ko urtarrilaren 31ko Diario de Navarran eta egun bereko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Biurrun-Olkozko Udalari, Galarko Udalari eta Beriaingo Udalari bidali zitzaizkien.

Beriaingo Udalak 2014ko urtarrilaren 22ko txostena igorri zuen, adieraziz azpiegitura baimengarria dela hirigintzako araudiaren ikuspuntutik. Orobat adierazi zuen linea elektrikoa RVI1-Super mendebaldeko ingurabiderako erreserba-eremuaren gainetik igaroko zela. Aurrekoa Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igorri zitzaion, eta honek ez du adierazi linea elektrikoa aldatzeko baimenaren kontra dagoenik.

Zazpi alegazio jaso ziren:

–Lehena: Berta María Sarasate Ruiz andrea, César Sarasate Ruiz jauna, Fernando Sarasate Ruiz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR