54/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, baldintza berriak ezarri zituen hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartu eta onartua izateko eta, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren azken xedapenetako bosgarreneko 6. atalak xedatutakoarekin bat, 2106-2017 ikasturtean izanen dira aplikatzekoak. Halaber, adierazten du ezen, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetako postuen eskariak eskaintza gainditzen badu, hezkuntza arloko administrazioek onarpen prozedurak ezar diezazkioketela ikastetxeari, Gobernuak erregelamenduz zehazten dituen baldintzei jarraituz. Hiru multzotan banatzen dira Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko bide desberdinak, bi mailetarako, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialeko Lanbide Heziketako Batzorde Nagusiak zehaztutakoari jarraituz. Aipatutako baldintzak erregelamendu bidez ez zehazteak ekarri du zenbait autonomia erkidegok, Nafarroa barne, proposamen bat hitzartu izana 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartzeko. Nafarroako hezkuntzaren egoerara egokitutako proposamen horretan, kuotak ezarri dira ikasketa horietan sarrera talde bakoitzean.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. ataleko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

Foru agindu honen eranskineko oinarriak onesten dira.

Lehen xedapen gehigarria.–Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.

  1. Martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduaren izena aldatzen da; hona hemen idazketa berria:

    “28/2015 Foru Agindua, martxoaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituena”.

  2. Artikulu bakarra aldatzen da; hona hemen idazketa berria:

    “Artikulu bakarra.–Oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko”.

  3. Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriak aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren:

    3.1. 28/2015 Foru Aginduko artikulu bakarraren bidez onetsitako oinarrien titulua aldatzen da. Hona hemen idazketa berria:

    “Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzen duten prozedura arautzeko oinarriak”.

    3.2. Bigarren oinarriaren 1. puntua aldatzen da; hona hemen idazketa berria:

    “1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, badaude bi epe ikasleak onartzeko prozesuan: arrunta eta berezia. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da”.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.

    Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren oinarriak, hamargarren oinarriko 2. puntua eta hamalaugarren oinarriko 3. eta 4. puntuak Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarrietan. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2016ko apirilaren 29an.–Hezkuntzako Kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

    ERANSKINA

    Nafarroan 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere

  4. oinarria.–Prozedura.

    Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  5. oinarria.–Onarpen prozesuaren garapena, jarraibideak eta taldeak osatzeko irizpideak.

  6. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, bai eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroan ere, onarpen prozesuak epe bakarra izanen du, epe arrunta izenekoa. Bertan, foru agindu honen 14. oinarrian zehaztutako postu erreserba aplikatuko da. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.

    Bi fasetan egiten da onarpen prozesua epe arruntean:

    –Lehen fasea. Epe arruntean inskribatutakoek hartuko dute parte, frogatzen badute ekainean betetzen dituztela sartzeko baldintzak. Foru agindu honen 4. oinarriko 7. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

    –Bigarren fasea. Epe arruntean inskribaturik, lehenbiziko fasean posturik eskuratu ez dutenek hartuko dute parte, frogatzen badute irailean betetzen dituztela sartzeko baldintzak, bere sarrera taldea irailean aldatzen badute edo, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu badute. Foru agindu honen 4. oinarriko 8. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

  7. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren, hutsik gelditzen diren postuak banaturik eskainiko dira, postu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez.

    Epe arruntean inskribaturik, posturik gabe gelditu direnek har dezakete parte, baita epe arruntean inskribatu ez zirenek eta epe arruntean inskribaturik eta onartuak izanik, matrikula egin ez dutenek edo postuari uko egin diotenek ere.

    Foru agindu honen 4. oinarriko 10. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

  8. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, 2016-17 ikasturterako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta postu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere.

  9. Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak, oro har, 20 ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere 25 ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu 20 ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 7. atalean ezarritakoarekin bat.

  10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasktetetako zikloak, oro har, ondoko bi ratioen arabera antolatuko dira:

    1. Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 15 ikasle izan arte, gehienez. Errepikatzen duen ikaslerik badago, kasuan kasuko sartu berrien postuak murriztuko dira.

    2. Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 30 ikasle izan arte, gehienez. Errepikatzen duen ikaslerik badago, kasuan kasuko sartu berrien postuak murriztuko dira.

  11. Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa, oro har, 30 ikasle sartu berrirekin antolatuko da gehienez.

  12. Ikastetxeko zuzendaritzak adierazi behar du, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen prozeduraren bidez, zein diren ikasle sartu berriak ziklo bakoitzerako eta zer kurtso eta lantegi eskaintzen dituen. Ikasle sartu berrien kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke aurreko ataletan oro har ezarritakoa baino.

    Lanbide Heziketako ikasketetan, ikasle sartu berrien kopurua oro har ezarritakoa baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna beharko da.

    Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketetan, 2. oinarri honen 5. atalean ezarritakoaz bestelakoa bada ikasle kopurua, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da.

    Era berean, ikasleen kopurua 2. oinarri honen 6. atalean ezarritakoa baino txikiagoa bada goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren kasuan, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da.

  13. oinarria.–Izapideak.

    Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR