54/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak aniztasunarekiko arreta neurrien artean Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak sartuko ditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. kurtsotik aurrera garatuko direnak.

Aipatu programetan berariazko metodologia erabiliko da, edukien, jarduera praktikoen eta, kasua bada, irakasgaien antolaketa orokorra ez bezalako antolaketaren bidez, helburua izanik ikasleek aukera izan dezaten laugarren kurtsoa bide arruntean egin eta Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeko.

Programa hauek zuzenduko zaizkie, batez ere, ikaskuntzan zailtasun nabarmenak, baina ikaste edo ahalegin ezaren ondoriozkoak ez direnak, izaten dituzten ikasleei.

Programa horien aplikazioak duen garrantzia eta Foru Komunitatean aniztasunarekiko arreta neurrien eta curriculum aniztasuneko programen tradizio luzea kontuan hartuz, beharrezkoa da haiek berrikustea eta aipatu errege dekretuak ezartzen dituen baldintza berrietara egokitzea.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak arautzea baitu xede.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru Agindu honek xede du DBHko 2. eta 3. kurtsoetako Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak (IEHP) arautzea.

  3. Foru Agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko kudeaketa eremuan Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak ematen dituzten ikastetxeetan aplikatuko da.

  4. artikulua. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programen definizioa.

  5. Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak (IEHP) aniztasunarekiko arreta antolatzeko neurri bat dira, eta zuzentzen zaizkie, batez ere, ikaskuntzan zailtasun nabarmenak, baina ikaste edo ahalegin ezaren ondoriozkoak ez direnak, izaten dituzten ikasleei.

  6. Aipatu programetan berariazko metodologia erabiliko da, edukien, jardueren eta, kasua bada, irakasgaien antolaketa orokorra ez bezalako antolaketaren bidez, eta haien helburua da ikasleek aukera izan dezaten laugarren kurtsoa bide arruntean egiteko eta horrela Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu.

  7. Programa horiek ikastetxearen dinamika arruntean sartuko dira. Horretarako, zuzendaritza taldeak eta irakaskuntza taldeak, orientabide departamentuarekin elkarlanean, behar diren neurriak ezarriko dituzte aniztasunarekiko arreta planean.

  8. Programa horien bideragarritasuna bermatzeko, talde bakoitzean gutxienez ere 12 ikasle egonen dira, eta gehienez ere 14. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostena izanik, egoera jakin batzuk balora ditzake, eta baimendu dezake orokorki ezarritako ikasle kopurua ez dena izatea programa horiek garatzeko.

  9. artikulua. Programa horiek emateko ikastetxeak baimentzea.

  10. Funts publikoekin ordaindutako ikastetxeek programa horiek diseinatzeko jarraitu behar duten prozedura ondotik datozen puntuetan ezartzen da.

  11. Apirilaren 1a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak eskaera aurkeztuko dio Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari, eta honako hauek erantsiko ditu eskaeran:

    1. Programaren garapenaren justifikazioa ikastetxeko hezkuntza proiektuari buruz.

    2. Programaren eremuan sar daitezkeen ikasleen zerrenda.

    3. Hura garatzeko eskura dauden materialak eta baliabideak.

  12. Jasotako dokumentazioa azterturik, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak, alde batetik, eta, bestetik, ikastetxeko ikuskatzaileak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin, balorazio txosten bana eginen dute.

    Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

    1. Programa ikastetxeko hezkuntza proiektuan eta aniztasunarekiko arreta planean sartzea.

    2. Programaren garapenean sar daitezkeen ikasleen egokitasuna.

      Ikastetxeko ikuskatzailearen balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

    3. Ikastetxearen ezaugarrietarako eta ikasleen beharretarako egokia izatea.

    4. Hala denean, plantilla handitzea komeni izatea.

  13. Hezkuntza Departamentuak, bidezkoa bada, eskatutako programa garatzea baimenduko du.

  14. artikulua. Programan sartzeko baldintzak.

  15. Ikasleak IEHPan sartzeko proposamena hartu aurretik agortu beharko dira haien ikaskuntza beharrak asetzeko errefortzurako eta sostengurako hartutako neurri arruntak.

  16. Programa horietan sartzeko, ikasleen ebaluazioa, akademikoa zein psikopedagogikoa, egin beharko da, ikasleari eta gurasoei edo legezko tutoreei entzun ondoren.

  17. IEHPetan sartzen ahalko dira edozein etapatan gutxienez ere kurtso bat errepikatu duten ikasleak, ondotik datozen egoera hauetako batean badaude:

    1. DBHko lehen kurtsoa egin izana eta bigarrenera igarotzeko moduan ez egotea. Kasu horretan IEHPa bigarren eta hirugarren kurtsoetan garatuko da.

    2. DBHko bigarren kurtsoa egin izana eta hirugarrenera igarotzeko moduan ez egotea. Kasu horretan IEHPa hirugarren kurtsoan garatuko da.

  18. DBHko hirugarren kurtsoa egin baina laugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleak IEHP batean sartzen ahalko dira, salbuespenez, hirugarren kurtsoa errepikatzeko.

  19. artikulua. Programan sartzeko prozedura.

  20. Programan sartzeko prozedura hau da:

    1. Ebaluazio akademikoa: IEHPan sartu aurreko kurtsoko azken hiruhilekoan irakasle taldeak, tutoreak koordinaturik, ikaslea programa horretan sartzeko proposamena egitea erabakiko du. Neurri hori izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortu ahal izateko egokiena. Tutoreak eginen du proposamena, foru agindu honen II. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR