53/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhilekoko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren, eta orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko eredua eta hileko aitorpen-likidazioa egiteko eredua, F69 eta F66, hurrenez hurren, aurkezteko unean, bai web-formularioaren bidez eta bai laguntza programaren bidez, gorabehera batzuk gertatzen ziren, eta gorabehera horiek galarazten zieten zergadunei beren aitorpen-likidazioak aurkeztea.

Hainbat aldaketa egin da, bai web-formularioetan, baita laguntza programetan ere, helburu batzuekin. Batetik, antzemandako gabezia batzuk zuzentzen dira, eta, bestetik, kontrol jakin batzuk ezartzen dira, informazioa Nafarroako Foru Ogasunean ahalik eta garbien eta kalitate handienarekin jaso dadin saiatzeko; akats aritmetikoak eta/edo akatsak laukitxoak betetzean saihesteko.

Aipatutako ereduak laguntza programaren bidez aurkezten dira, fitxategi batzuekin. Fitxategi hauen edukia egokitu behar zaie erregistro-diseinuei; bada, aldaketa horiek eragina dute erregistro-diseinu horietan, eta, beraz, irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren II. eta III. eranskinak aldatzen dira.

Beste alde batetik, foru agindu honek badu azken xedapen bat, zeinak gehitzen baitio 4. apartatu bat Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 12ko 228/2007 Foru Aginduaren 8. artikuluari (foru agindu hori fakturazio telematikoari eta fakturak baliabide elektronikoetan gordetzeari buruzko zenbait xedapen garatzen dituena da, eta xedapen horiek maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren barruan daude, dekretu horrek fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten baitu). Artikulu horren 3. apartatuan fakturak digitalizatzeko softwarea homologatzeko prozedura ezartzen da. Honek esan nahi du beren softwarea homologatu nahi duten enpresek Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren, euskal foru ogasunen edo Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean hasi behar dutela prozedura. Tramiteak errazte aldera, aukera ematen da Zerga Administrazioko Estatu Agentziak egindako homologazioak Nafarroako Foru Ogasunaren arau-eremuan aitortzeko.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 19/1992 Foru Legearen 112.1 artikuluan eta martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 50 ter.3 eta 62.4 artikuluan agertzen den baimenaz baliaturik,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhilekoko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren eta, orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren.

Bat. 1. artikulua.

“1. artikulua. F69 eredua, “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhilekoko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua” izenekoa, onestea.

F69 eredua, “Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhilekoko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua” izenekoa, onesten da. Eredu hau Nafarroako Foru Ogasunean aurkezten ahal da, inprimakiaren bidez edo elektronikoki interneten bidez, 4. eta 5. artikuluetan ezartzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Inprimakia Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez lortzen ahal da. Web-orri horretan automatikoki gaurkotuko da, sor litezkeen aldaketei kasu eginez. Eredu horrek bi ale ditu: Administrazioarentzako alea eta interesdunarentzako alea.”

Bi. 4.2.2. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“2. Aitortzaileak identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema bat eduki behar du, ziurtagiri elektroniko onartu bat erabiliz, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeak ezartzen dituen baldintzekin bat etorriz egindakoa, eta Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa.”

Hiru. 6.2.2. artikulua, lehenenengo paragrafoa.

“2. Aitortzaileak identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema bat eduki behar du, ziurtagiri elektroniko onartu bat erabiliz, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeak ezartzen dituen baldintzekin bat etorriz egindakoa, eta Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa.”

Lau. I. eranskina. Kentzea

Bost. Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren II. eranskina aldatzen da, eta horren ordez foru agindu honen I. eranskina erabiliko da.

Sei. Irailaren 15eko 280/2006 Foru Aginduaren III. eranskina ordezten da, eta horren ordez foru agindu honen II. eranskina erabiliko da.

Azken xedapenetako lehena.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 12ko 228/2007 Foru Agindua aldatzea, 4. apartatu bat gaineratuz 8. artikuluari (foru agindu hori fakturazio telematikoari eta fakturak baliabide elektronikoetan gordetzeari buruzko zenbait xedapen garatzen dituena da, eta xedapen horiek maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren barruan daude, dekretu horrek fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten baitu).

“4. Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, araubide orokorreko Zerga Administrazioak adosten dituen homologazioak aitortuko dira Nafarroako Foru Ogasunaren eremuan, aurreko atalean ezarritako tramiteak egin beharrik gabe.”

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 18an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINAF-69 ereduaren arabera igorri beharreko autolikidazioen fitxategiek jarraitu beharreko erregistroen diseinuak.0. ERREGISTRO MOTAAurkezlea
POSIZIOAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
1 Zenbakien bidez ERREGISTRO MOTA
“0” (zero) konstantea
2-4 Alfazenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA
“F69” konstantea
5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA
Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.
9-17 Alfazenbakizkoa AURKEZLEAREN IFZ
Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira
18-57 Alfabetikoa AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA
1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da
58-109 Alfazenbakizkoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
110-157 Zenbakizkoa EUSKARRIAN DAUDEN ERREGISTROEN KONTAGAILUAK
110-117 1. motako erregistroen kopurua
118-125 2. motako erregistroen kopurua
126-133 3. motako erregistroen kopurua
134-141 4. motako erregistroen kopurua
142-149 5. motako erregistroen kopurua
150-157 6. motako erregistroen kopurua
158 Alfabetikoa AURKEZTEKO MODUA
“T”: telematikoa
159-207 Alfazenbakizkoa HARREMANETARAKO PERTSONA
Eremu hau bitan banatzen da:
159-167 TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa
168-207 DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da
208-273 Alfabetikoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
238-250 Alfazenbakizkoa LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA
Eremu hau Ogasunaren laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko dira
1. ERREGISTRO MOTAAitortzailea
POSIZIOAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA
“1” (bat) konstantea
2-4 Alfazenbakizkoa AURKEZTEKO EREDUA
“F69” konstantea
5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA
Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak
9-11 Zenbakizkoa ALDIA
9-9 AITORPENARI DAGOKION HIRUHILEKOA.Balioak: 1, 2, 3 edo 4
10-11 00 (zeroak)(Adibidez: 100, 200, 300, 400)
12-17 Zenbakizkoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
18-26 Alfazenbakizkoa AITORTZAILEAREN IFZ
Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira
27-66 Alfabetikoa AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA
Pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izena osorik, hurrenkera horretantxePertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe
67-80 Zenbakizkoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
81 Alfabetikoa AURKEZTEKO MODUA
“T”: telematikoa
82-130 Alfazenbakizkoa HARREMANETARAKO PERTSONA
Eremu hau bitan banatzen da:
82-90 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa
91-130 DEITURAK ETA IZENA: Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da
131-143 Zenbakizkoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
144 Alfabetikoa ZURIUNEZ BETETZEKOA
145 Alfabetikoa OHIKO AITORPENA EDO ORDEZKOA
Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da
Ordezko aitorpenak: ‘’S’’ bat jarriko da
146-158 Zenbakizkoa ORDEZTUAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA
Eremu honetan idatziko da, baldin eta ordezko aitorpena bada, ordeztu den aitorpenaren frogagiriaren zenbakia
159-178 Zenbakizkoa BANKUKO KONTUA, ITZULKETA ETA ORDAINKETETARAKO
Itzulketa edo ordainketaren tramitazioa eskatzen bada, bankuko kontua adierazi beharko daBeste edozein kasutan, zeroz betetzen ahalko da
179-179 Zenbakizkoa ORDAINKETA OGASUNAREN BIDEZ TRAMITATZEKO ESKAERA
Balioak:
0 Adierazten du ordainketa tramitatzeko eskaerarik ez dela egin
1 Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala aitorpenaren ordainketa banketxearekin norberaren izenean
2 Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du Ogasunak ordainketa banketxearekin tramita dezala eskatzen dela, bide telematikoak erabiliz, aurkezlea aitorpenaren aitortzailearen izenean arituta
3 Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du Ogasunak ordainketa banketxearekin tramita dezala eskatzen dela, bide telematikoak erabiliz, aitorpenaren aurkezlearen funtsen horniduraren bitartez
4 Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR