53/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak lege horretan berean ezarritakoak izanen dira.

Bestalde, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen da ezen, arlo eta sektore jakin batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat finkatzen ahalko dela lanpostu hauek betetzeko: aurrekontu-zuzkidura izanik, 2016ko abenduaren 31tik atzerako hiru urtean edo gehiago aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe bete izan diren lanpostuen %90 gehienez. Egonkortze prozesu horiek 2017ko ekitalditik 2019ko ekitaldira bitarte egiten diren lan publikoaren eskaintzetan aplikatuko dira. Prozesu horiek ebaztearen ondorioz, ezin izanen da inola ere ez gastua ez langile kopurua handitu; artikulatuta utzi beharko da prozesu horietan behin betiko beteko direla nahitaez, egiturazkoak izanik, aldi baterako kontratua duten langileekin beteak dauden lanpostuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako egonkortze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 361 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2018ko egonkortze-tasari dagokio, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, egonkortze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 361 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

361 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina diru.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 25 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR