51/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Datu-babeseko eta Informazioaren Segurtasuneko Batzordea sortzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

57. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 51/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Datu-babeseko eta Informazioaren Segurtasuneko Batzordea sortzea onesten duena. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 4ko 535/2007 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Erakunde Ordaintzailearen Segurtasun Batzordea sortzea, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europar Batasuneko araudia aplikatuz eta funtzionamendurako baimen irizpideak behar dituzten erakunde ordaintzaileen baimentzeari dagokionez. Abenduaren 4ko 535/2007 Foru Aginduak baliabide egokiak hartzen ditu aintzat erakunde ordaintzailearen segurtasuna sustatzeko, eta honako hau hautatu zuen: International Standards Organisation 27002: Code of practice for Information Security management (27002 Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea - Informazio sistemen segurtasuna kudeatzeko araua).

Bestalde, datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia betetzeko, eta herritarrek informazioa etengabe eskatzen dutenez eta departamentuan dauden titulartasun publikoko fitxategi ugariak modu egokian arautu behar direnez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Batzordea sortzea onetsi zen maiatzaren 10eko 153/2016 Foru Aginduaren bidez.

Egun, martxoaren 6ko 20/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politika (DBISP) onetsi da. Politika horrek eragina du honako hauen aplikazio materialeko esparruan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (horren bidez indargabetu zen 95/46/EE Zuzentaraua (DBEO)); eta urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Administrazio elektronikoaren eremuan Segurtasunaren Eskema Nazionala (SEN) arautzen duena. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde publikoek kudeatutako informazioa ukituko du, edozein direla informazio hori tratatzeko bidea eta euskarria.

Datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politika hau bete beharrekoa dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR